On Makario ta Andre Joxepa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Gabon »  On Makario ta Andre Joxepa

Marzelino Soroa. Gabon



Amalaugarren Irudia. XIV








On Makario ta Andre Joxepa





Andre Joxepa: ¿Emen al zan D. Makario?

Makario: Bai, bai, Andre Joxepa. Egin det nere afari mokaduba de modo que...

Andre Joxepa: Nik ere artu det nere kolaziyo pithiña.

Makario: Bai. Neria’re kolaziyua izandu da. Buen provecho.

Andre Joxepa: Igualmente. ¡Aiii! Nere senarrekin beste moduz oituba neguan! Ez dakit beñere kontatu izan diyotan...

Makario: Bai, bai: kontatu izandu nau ogei milla aldiz ere. (Bitarti ontan guztiyan, larri larri dago D. Makario).

Andre Joxepa: Orain dala ogei ta amar urte ni ezkondutako bigarren urtian Bilbaon geundela...

Makario: Bai, bai, Andre Joxepa, badakit.

Andre Joxepa: Bañan ez: uste det Bitoriyan giñala... Ori da Bitoriyan; zergatik Bilbaon izandu giñan geruago, izeba bat ikusten, eta por cierto que an giñala ezkondu zan bigarren aldiz tropako mediku batekin juan dan gerratian il zana... bañan ez, ez, etzan medikuba, zergatik medikuba zan nere lengusu Ritaren senarra geroztik alarguna gelditu zana. Ura eskola maisu zan... bai, bai; juxtu, eskola maisu. Ayek ikusi zuten semper. Oraiñ akordatzen naiz arren eskolara juten zirala nere lagun baten semiak; gajua kolerekin jun zan...

Makario: ¿Xorraren batalloira?

Andre Joxepa: Il zan ta...

Makario: Bai, bai...

Andre Joxepa: Ez bada. Etzan kolera denboran ill. Kolerekin il zana bere aizpa Kiteri gero ezkondu zana injeniadore batekin...

Makario: ¿Il da gero?

Andre Joxepa: ¡Ai, ez! Orduban etzan ura kolerekin il zana. Nik konfunditu egiten nituben...

Makario: ¡Au itz ontziya! Emen dakat bada de paso beorrentzat... (Kaja emanik).

Andre Joxepa: ¡Ai zertako inkomodatu da! ¡Zer aingira polita!

Makario: Bai, subia. Gure biziya Paraisua izateko, ez da ezere falta. Beorri Eba, ni Adan eta ona subia.

Andre Joxepa: ¡Zer gauzak esaten dituben!

Makario: Unicamente ezkontzeko paperak al dan lenena...

Andre Joxepa: Bai, bai, D. Makario, ¡Aii!

Makario: Eta orain konturatzen naizela. ¡Beorrek izan biar du loteriko dezimu bat!

Andre Joxepa: Bai; bost peseta aundi gastatu ditut. Amarren artian degu.

Makario: ¿Badaki bada? Ogei milla...

Andre Joxepa: Ez degu ogei millako numerua. Lareun da sei.

Makario: ¿Zer? ¿Zer? Seireun da lau izango da.

Andre Joxepa: Ez, badakit seguru lareun da sei dala.

Makario: ¡Ai! Ekibokatu egingo zan.

Andre Joxepa: Ez: ementxen dakat portamonedan gordia.

Makario: ¿Aber aber? (Estuasunekin).

Andre Joxepa: Ara.

Makario: ¡¡Lareun ta sei!! ¡¡Ai, ai, ai! Aiii!!

Andre Joxepa: ¿Zer du, D. Makario? Izutzen nau.

Makario: Seireun... ¡ai! Lareun... ¡ai! ai, ai. (Txorabiyuekin).

Andre Joxepa: Miñ egin zayo. Sereno, sereno, atoz aguro. ¿Nai al du baso bat ur?

Makario: ¡Lareun... seireun...!








     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org