|
Marzelino Soroa. Gabon
On Makario, Andre Joxepa ta Serenua
Serenua: ¿Zer da, zer da?
Makario: Ezer ez.
Andre Joxepa: ¡Ai! ¿Pasa al zayo?
Makario: Bai, bai. Utzi... utzi.
Andre Joxepa: ¡Goguen kontra jarri al zayo zerbait?
Makario: Bai, ogei milla... modutara gertatzen dira gauzak ta... esango det egiya. Nik uste nuben, Andre Joxepa, beorrek zubela premiyo aundiya ta...
Andre Joxepa: ¿Nik?
Makario: Bai. Bañan seireun ta laura erori da... ona gazeta... beida... Beorrek du...
Andre Joxepa: Lareun da sei.
Makario: Ori da guztiya.
Serenua: Ta orrengatik desmayatu?
Makario: Ogei milla duro orren errex uzten al dira bada esku tartetik?
Andre Joxepa: Ai, pena da, bai, bañan... ez du importa.
Makario: ¡Ta oraiñ,ezkontzera gijuazenian!
Serenua: ¡Bai! Gaurko egunian ezkontzen dira franko nun erori ez dutenak!
Andre Joxepa: Maitasuna izan ezkero eta al mismo tiempo kontu egiñik ondo beorren txanponari...
Makario: ¡Nere txanponak! Korrituban jarri nituben eta ainbeste korritu dute ez dakitala noraño jun diran.
Andre Joxepa: ¿Nola? (Estuasunekin).
Makario: Malkarrot egiñ duben etxiekin. Ez det arditikan ere.
Andre Joxepa: ¡Ai, ai, ai! (Txorabiyua).
Serenua: ¿Oraiñ onek?
Makario: ¡Andre Joxepa, Andre Joxepa! (Deika).
Andre Joxepa: ¡Ai, ai, ai!
Serenua: ¡Au bai dala komediya!
Andre Joxepa: ¡Ai, suerte gaiztua dakagu!
Makario: Egiya, Andre Joxepa.
Andre Joxepa: Eta gure ezkontza...
Makario: Obe genduke utzi datorren urteako.
Andre Joxepa: Obe izango da.
Makario: Denbora dakagu oraindik...
Andre Joxepa: Bai: urte batzubek gora bera...
Makario: Maitasuna danian...
Andre Joxepa: Guk bezela, itxogoten da.
Serenua: ¿Zer esan biar dute jauna abek? (Publikuengatik). Orrenbeste jenderen aurrian ezta komeni orlako gauzik esatia, eta obetago egingo luteke etxian sartzia.
Makario: Etxian, itz egingo genduke, bañan ez dakit nik zeñek jarri gaituben kalien erdiyan otz onekiñ...
Serenua: Obe biarrez esaten diyotet...
Andre Joxepa: Ondo esana da. ¡Ai! Gabon, D. Makario.
Makario: Gabon, Andre Joxepa
(Bakuitza bere etxian sartzen da).
|