Ortografia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Gabon »  Ortografia

Erabilli degun ortografia (*)



Gorde nai izan ditugu egilleak jarritako soņu edo ots guztiak, gaurko modura jarri baditugu ere. Orrela: ch = tx; ce, ci = ze, zi; gue, gui = ge, gi,...

Gorde nai izan ditugu ere soņu edo ots guztiak, gaurko egunean denak edo geyenak erabiltzen ez badituzte ere. Orrela: moduba, mendiya, mundu (b) ontan,...

Ez degu nai izan beste ots edo soņu batzuek zuzentzea. Orrela: beizik, bakuitza, txinistaraziko loke,...

Ez ta ere beste batzuk osatu. Orrela: etxea, etxera bearrean; kontsejua, kontsejura bearrean,...

Z ta s nastuta zeudenean, bakoitza bere tokian jarri degu.

H’rik ez da emengo euskeran erabiltzen, da orregatik ahhh ta ehhh bearrean aaaa ta eeee jarri izan degu.
Itzak alkarri itsatsita zeudenean, alkarren-gandik berezi edo apartatu izan ditugu, oraingo modura. Noizean bein, ordea, letrarik falta zanean, comilla txiki batez baliatu gera. Orrela: kantatze’ekala,...

Baņan ardipaten, txurrupat,... zeuden bezela utzi ditugu, beren soņua aldatu ez zedin.

Galdetzeko eta arritzekoak (?, Ą), batean bat, urrengoan bi, egilleak jarri bezela.

Coma deritzayona berriz, noizean bein zegoana kendu eta etzegoana jarri bear izan degu, irakurleai beren lana arintzeagatik. Baņan ori ere, ezin bestez eta alik gutxien.

Erderaz guiķn ta cursivos deitzen diranak, egilleak berak jarrita zeudenak.




Egilleak erri bateko (Donostiko) euskeraz asmatu eta atera zituan bere komeri auek. Orregatik, ots edo soņuen aldetik ere, gure alegiņ guzia izan da Donosti zarreko euskera zarraren usaya gordetzea, orain iya eun urteko euskeraren kutsua errespetatzea.



(*)Auspoaren Oharra









     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org