10. irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Gorgonioren estuasunak »  10. irudia

Martzelino Soroa. Gorgonioren estuasunak

Hamargarren Irudia

X

Lehengoak eta Gorgonio

Gorgonio.- Maurizio… (deika)

Marziano.- Marziano, nahi badu.

Gorgonio.- Marziano, bai; oraingoxean ia asmatu nuen.

Marziano.- Ihia ez da ordea lastoa.

Gorgonio.- Hala uste dut nik ere.

Marziano.- Usteak erdia ustela du.

Joxe.- Zer gabiltza, Gorgonio jauna?

Gorgonio.- Kaixo, Joxe! Hemen al haiz hi ere?

Joxe.- Bai, jauna, bai; jiratxo bat egitera. Berori ere bai?

Gorgonio.- Bai, ni desegitera, berriz. Hobe izango zen behin ere bururatu ez balitzait horrelako jirarik eta mirarik.

Joxe.- Horra, beraz!

Gorgonio.- Niri gertatu zaidanarekin! Zumarragatik atera nauk eta…

Joxe.- Badakit, jauna, bai.

Gorgonio.- Badakiala? Hemen guztiek dakite eta inork ez dit kontatzen uzten…

Marziano.- Ez du, bada, atabalariak deitu?

Gorgonio.- Eta jendeak zer daki zeini galdu zaion?

Marziano.- Edozeinek duela uste al du, berorrek adina diru?

Gorgonio.- Nik adina diru? Orain bai, behinik behin. Poltsa gaixoa!

Joxe.- Sentitzen dut.

Gorgonio.- Nire poltsa? Sentitzen duk nire poltsa?

Joxe.- Berorren okerra.

Gorgonio.- Ez nauk ni okerra; baina gehiago sentitzen diat nik. Tira, eros iezadak guardasol hau. Begira iezaiok zer ederra.

Joxe.- Utz beza gauza hori.

Gorgonio.- Guardasola utzi? Orduan dena galdu eta esku hutsik joango nauk Itsaso-lehorrera.

Joxe.- Libreago joango da.

Marziano.- Eta itsaso lehorra errazago pasako du. Guk Donostian itsaso bustia ezagutzen dugu.

Gorgonio.- Eta nik gizaseme hitz-jarioak.

Joxe.- Jarioentzat ez du guardasola ireki besterik.

Gorgonio.- Tira, Joxe, merke-merke emango diat.

Joxe.- Baina ez du ikusten badudala?

Gorgonio.- Um!











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org