|
Martzelino Soroa. Gorgonioren estuasunak
Hamaikagarren Irudia
XI
Lehengoak, Sebastian eta jendea
Sebastian.- (Sebastian sartzen da jendeari esaten:) Bai, poltsa galdu eta ia erotu da gizagaixoa.
Gorgonio.- A, Sebastian! Niretzako dirua etorri da?
Sebastian.- Ez, ez.
Gorgonio.- Poltsa aurkitu da?
Sebastian.- Ezta ere.
Gorgonio.- Ez, ez, ezta ere. Hara: guardasola eros iezadazu; Paristik orain ekarria, moda-modakoa. Begira zer ederra, berri-berria, zulorik gabe, hara. (Irekitzen du eta poltsa erortzen zaio). Nire poltsa!!
JENDEA A!
Musika
Gorgonio.-
Hona, bai, hemen, hona,
nire poltsatxoa,
bihotzaren erditik
maitatutakoa.
Zatoz, bada, zen gauza
ikaratzekoa
guardasola saldu ta
nekarren tratua (Poltsari musuka)
|
Sebastian Marziano eta Joxe .-
Horra, bai, non den horra,
bere poltsatxoa,
bihotzaren erditik
maitatutakoa.
Ja, ja, ja, jai, zen gauza
ikaratzekoa
guardasola saldu ta
zekarren tratua.
Ja, ja, ja, jai, zen gauza
ikaratzekoa
guardasola salduta
zekarren tratua.
|
Lehengoak eta jendea.-
|
Horra, bai, non den horra,
bere poltsatxoa, etab.
|
Gorgonio.- (Hizketan) Nire poltsa gaixoa! Nire poltsa maitea! Nork esan behar zidan niri!
Musika
Kantatu zagun, bada, guztiek
aurkiturikan pozturik,
afari on bat egingo dugu
nire poltsaren kontutik.
(Jendeari) Berok afaldu nahi badute’re
ez dute behar besterik,
orain etorri ostatu hontara
guri txalo bat emanik.
|
Guztiak.-
Berok afaldu nahi badute’re
ez dute behar besterik,
orain etorri ostatu hontara
guri txalo bat emanik.
Kantatu zagun bada
guztiak pozturik
nire/bere poltsaren kontu
orain afaldurik.
Berok nahi badute’re
ez da zer esanik,
betoz gure ostatura
txalo bat emanik.
|
BUKAERA
|