05. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Hauek istiluak »  05. Irudia

Martzelino Soroa. Hauek istiluak

Bosgarren Irudia

V

Manuel eta Juan



Juan.- Har bitza.

Manuel.- Adio, Juanito.

Juan.- Ondo ibili, jauna.

Manuel.- A! Dirurik ba al duk?

Juan.- Bai, jauna; bost pezetako bat.

Manuel.- Besterik ez? Pagatu al dizkiat joan diren hilabeteak?

Juan.- Azkeneko biak ez dira niretzat hilabeteak izan, hila-hustuak izan dira.

Manuel.- Horrenbeste zor diat?

Juan.- Beti paper horiekin dabil, eta ahaztu egingo zen.

Manuel.- Sentitzen diat, bada.

Juan.- Nik ere bai.

Manuel.- Baina oraintxe diru eskasian nagok…

Juan.- Ez beza, bada, kasurik egin.

Manuel.- Egun batetik bestera zain nagok…

Juan.- Orduan pagatuko dit.

Manuel.- Esango zioat orain etxe nagusiari emateko behar duan guztia. Ni kanpoan naizen bitartean ez diat nahi ezertaz eskasian egotea.

Juan.- Eskerrik asko, jauna.

Manuel.- Eta kontu kofreari.

Juan.- Bai, jauna, bai; ez bururik galdu horrekin.

Manuel.- Hurren arte.

Juan.- Ondo ibili, jauna! Ondo ibili! A zenbat aspertuko naizen bakartasun honetan!





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org