|
Martzelino Soroa. Hauek istiluak
Hamahirugarren Irudia
XIII
Juan (bakarrik)
Bi nagusi nire gain! Hauek istiluak! Batek salda eskatzen dit, eta besteak hartzen du. Beste katilu bat ekarri beharko dut. Bi nagusi! Eta nola utzi oraingo berria? Etorri eta berehala eman dit propinatxo bat. Bi pezetakoa! Ez da gaizki. Eta gainera eskaini dizkit bederatzi erreal eguneko… Baina nola lagundu biei batean? Hauek istiluak!
|