20. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Hauek istiluak »  20. Irudia

Martzelino Soroa. Hauek istiluak

Hogeigarren Irudia

XX

Lehengoak eta Alejandro (karta batekin)



Alejandro.- On Manuel Aritzabeti.

Juan.- Karta, Alejandro? Bota (Karta hartzen du eta joaten da Alejandro). Nagusi jauna. (Karta emanik Manueli).

Manuel.- Etxekoa.

Liborio.- Ongi, ongi.

Manuel.- Lizentziarekin. (Karta irakurtzen).

Liborio.- Bai. (Juani) Kontentu al zaude nagusiarekin?

Juan.- Kontentu? Bai, jauna, bai. Sagarraren arbolaren adarraren punttaren punttan txoria kantari baino kontentuago.

Liborio.- Hobe, hobe.

Juan.- Eta berori asko maite du nire nagusiak.

Liborio.- Bai, bai.

Juan.- Beti esaten zegoen: “osaba ikustera joan behar dut gaur, osaba ikustera joan behar dut bihar, osaba ikustera joan behar dut etzi… eta etsi egiten zuen. Bere paper euskarazko zahar horiekin nahasten da eta denbora pasa egiten zaio.

Liborio.- Gogo handia du horretarako, bai. Eta lagunduko al nauzu gezurrik esan gabe?

Juan.- Gezurren tantorik esan gabe.

Liborio.- Emango dizkizut, bada, eguneko bederatzi errealak.

Juan.- Eskerrik asko, jauna.

Manuel.- Osaba?

Liborio.- Zer, Manuel? Berri onak?

Manuel.- Bai, osaba: baina paper bat firmatu behar dudala bihar bertan, eta berehala joateko esaten didate.

Liborio.- Bai? Orduan ni ere bai. Elkarrekin joango gara?

Manuel.- Ederki, osaba, ederki.

Juan.- Hau poxa! (Kantari)

Goazen, agudo, goazen,
goazen Donostira…


Liborio.- Kantalaria al zara?

Manuel.- Kantalaria eta bertsolaria.

Liborio.- Bai? Niri gustatzen zaizkit, bada, kantuak eta bertsoak.

Manuel.- Tira, bada, kanta ezak zerbait, Juanito.

Juan.- Nahi badute…

Liborio.- Bai, bai. (Juanitok gitarra hartu eta kantatzen hasten den bitartean, hizketan bezala daude On Liborio eta Manuel).

Juan.-









Hirurak.-

Goazen, agudo goazen,
goazen Donostira,
bihotzak pozturikan
goazen gure herrira
Non-nahitik emanikan
munduari jira
halako Donostiak
aurkitzen ez dira.


Goazen, agudo, goazen
Goazen Donostira, etab.


(Ahal bada, kantatzen dute bi bozetara edo hirutara).
(Jaisten da burtina).

Bukaera



1894garrengo abenduaren 21eko Donostiako Euskal festetan aurkeztatzekoa da jostirudi hau.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org