1. 04. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Urrutiko intxaurrak »  1. 04. Irudia

Martzelino Soroa. Urrutiko Intxaurrak

Laugarren Irudia.

IV

Egile bera eta Aiton Josepe.



Aiton Josepe.- Egun on.

Pillipe.- Hemen al da berriz?

Aiton Josepe.- Bai, Pillipe. Jakin behar duk natorrela… natorrela… Baina zertara ote nentorren ni?

Pillipe.- Ez da gogoratzen, e? Prenando…

Aiton Josepe.- Bai, bai. Prenando. Non da? Non da?

Pillipe.- Oraindik, bada, ez da ageri.

Aiton Josepe.- Ez, e? Gizagaixoa!… (esertzen da.) A! Txikia zenean zer argia zen! Zer bizia! Badirudi ikusten dudala oraintxe nire belaun gainetan eserita. Behin, ja, ja, ja, ja! kapelua burutik kendu zidan, bota zuen indarrarekin lurrera eta nirekin hamalau urtean nerabilen pipa gaixoa puskatu zidan. Ja, ja, ja! Beste behin txamarrako botoi guztiak atera zizkidan eta ez zeudelarik ingurduarekin pegatuak. Ja, ja, ja, ja! Eta galdetzen nionean zer izan behar zuen, esaten zuen: “Obispo!” Ja, ja, ja! Baina, ez da etorri?

Pillipe.- Honezkero ez du ordu erdirik luzatuko.

Aiton Josepe.- Bitartean belar pixka bat erretzeko erostera noa.

Pillipe.- Ez du hori bidea. Leihoa dago hor.

Aiton Josepe.- A! bai, bai, badakit. Hemendik.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org