2. 01. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Urrutiko intxaurrak »  2. 01. Irudia

Martzelino Soroa. Urrutiko Intxaurrak

BIGARREN EGINTZA

Lehengo Iruditegia



Lehenbiziko Irudia

I

(Burtina altxatzen denean aditzen da berriro lehengo danbolin soinua. Lehen bezalaxe agertzen da Pillipe leihoan eskuekin agurrak egiten.)



Pillipe bakarrik. (Leihotik erdira etorri eta jendeari esanaz.)

Pillipe.- Eta zer bapoa datorren! Ez bazion paineluari eragin, ez nuen ezagutuko. Baina nork daki? On Lorentzok ere itxura ekarri zuen, baina gaixotzen zen egun batean bai eta bestean… ere bai. Zer demontre! Ez dakit nik buiatuak edo nola etortzen diren. Hemen gelditzen banaiz, nagusiak agindua nauka aldameneko etxebizitza, eta behi parea erosteko falta zaidan dirua ezkontzera gertatzen banaiz. Hainbat izango litzateke hobea Mainttonirekin konpontzea eta gure erretore jaunak bedeinkazioa ematea. Bai, bai. Utzi alde batera Amerikak. Alkateak esan dituen gauzak gogortxoak dira, eta arima galtze hori… Jaungoikoak bere eskutik eduki gaitzala. Hemen dira, hemen dira.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org