2. 02. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Urrutiko intxaurrak »  2. 02. Irudia

Martzelino Soroa. Urrutiko Intxaurrak

Bigarren Irudia

II

Pillipe, Juan Batixta, Martin Joxe eta Prenando



(Prenando dator jantzi aski barregarrizkoarekin, ahal bada horia guztia, kanela kolorezkoa, gorbata gorria lazo handi bat eginik, jipi-japa eta familiako guardasol batekin. Atzetik brusadun bat, kofre eta eskuko fardel eta beste gauzekin. Hau gauzak utzita joaten da.)



Pillipe.- Nola hitz egingo ote diot? Egun on, On Prenando.

Prenando.- Kaixo, Pillipe. Handitu haiz, mutil!

Pillipe.- Eta berori gizendu. Ondo?

Prenando.- Bai, bai.

Juan Bautista.- Goazen barrena, ama luzeiritzirik egongo duk eta.

Martin Joxe.- Adio, bada.

Juan Bautista.- Zer? Betor barrena.

Prenando.- Gurekin bazkaldu behar du.

Juan Bautista.- Bai, bai.

Martin Joxe.- Ezin dut inola ere, kontzejura joan behar dut erremediorik gabe, eta gero etxean bazkaltzeko Nikolas. Kafea hartzera etorriko naiz.

Besteak.- Etorri, bada.

Martin Joxe.- Bai: probetxu on dizuela.

Juan Bautista.- Baita zuri ere.

(Juan Bautista eta Prenando sartzen dira etxekoandrearen gelan.)







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org