2. 08. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Soroa Martzelino »  Urrutiko intxaurrak »  2. 08. Irudia

Martzelino Soroa. Urrutiko Intxaurrak

Zortzigarren Irudia.

VIII



Pillipe.- Karta hau Prenandorentzat.

Juan Bautista.- Dagoeneko?

Prenando.- Bai, nola nik bidean bi hilabete gehiago pasa ditudan…

Pillipe.- Beraz, alkateak esan dituenak egiak gertatzen dira?

Ameriketara joan?
Ez, ez: ezti atzera.
Hango lurretan gorputz
ta arima galtzera?


Hobe dut hemen bakean bizi nire behi paretxoarekin eta Mainttonirekin…

Prenando.- (Oihu bat eginik) A! Galdua naiz!

Besteak.- Zer da? (Guztiak altxatzen dira mahaitik estuasunarekin)

Prenando.- Nik dirua soziedade horretan jartzeko eman nion etxeko jabeak malkarrot egin duela.

Besteak.- Malkarrot?

Prenando.- Eta guztiarekin alde egin duela.

Juan Bautista.- A! Horra, horra, mundu honetan Jaungoikoaren lege santuaz ahaztu eta bizitzearen okerrak.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org