euskaraz.net
Kontxako badia

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Donostiako natur ibilbideak »  Kontxako badia

6. Kontxako Badia: hondartzak eta irla

Fitxa teknikoa

Luzera: 2.900 m. (5.100 m., Zurriolaraino joanez gero)
Denbora: Ordu 1 eta 15min.
Zailtasuna:Txikia.

Interesa
Paisaiaren aldetik: Handia
Geologiaren aldetik: Handia
Botanikaren aldetik: Tartekoa
Faunaren aldetik: Tartekoa

Urte garaia
Hondartzetara urte osoan joan daiteke, baina irlara joateko dagoen txalupa ekainaren 1etik irailaren 30a arte baina ez dabil.

Oharrak
Irlara joan ordez, Zurriola hondartzan barna ibil gaitezke. Horretarako, Pasealeku Berrira eramaten duten portuko eskailerak igo eta lehen zubia zeharkatu behar dugu.

Abiapuntua
Haize-Orrazi pasealekuan ekingo diagu gure ibilbideari. Igeldoko autobusak, Bentaberri-Añorgakoak, Igarakoak eta beste batzuek hiriko ekialdera eramango gaituzte.




1. Haize- Orrazia, Chillidaren eskulturak . Galtzada-harria granitozkoa da. Itsasoak harkaitzak nola apurtzen eta hauts egiten dituen ikusiko dugu. Itsasoak garraiatu eta beste nonbait uzten ditu harkaitzetatik askatutako materialak.

2. Arrapalatik Ondarreta hondartzara jaitsiko gara. Itsas behera badago, harkaitzak estaltzen dituzten landareak (algak) eta animaliak (lapak, itsas ezkurrak, muskuilu txikiak...) ikusiko ditugu. Oso egoera gogo"rretan bizitzera moldatu dira:ordu batzuk eguzkipean, ur gaziaren azpian,e.a.

3. Loretopea . Hori du izen zaharra, baina erdaraz, gaur egun, Pico de Loro esaten zaio. Kanpora irteten den harkaitz bat da. Itsasoak ezin izan du higatu, inguruko lurrak baino gogorragoa delako.Tropa ingelesek zulo bat egin zioten, hondartza batetik bestera pasatzeko, eta horrela sortutako tunelari Ingle-Zulo esaten zaio.

4. Kontxako hondartza . Hasieran lur geruza makur batzuk daude, beste itxura bat dutenak hondarraren aldean. Dakizuenez, hondartzak, jalkitzetik sortzen diren gora-behera geografikoak dira.

5. Kasik hondartza osoa ibili ondoren, azken arrapala igoko dugu, pasealekuraino. Portura joango gara eta han txartelak erosiko, irlara txalupaz joateko. Bestela, akuariora joan gaitezke,
itsas-bazterraz kontu interesgarri ugari ikastera.

6. Irlara iritsiko gara, hegoaldetik, eta ezkerreko bidea hartuko dugu. Aldapa gogor samarra da. Itsas mihilua ikusiko dugu bidean.

7. Bidea pasa ezkerreko aldera eta eskailera batzuetan gora igo. Iparralderantz egingo dugu, itsaso zabala begi aurrean. Bidean, milazkak, kanaberak, belaze txikiak eta iralekuak ikusiko ditugu. Ingurua estaltzen duten landareek kuxin antzeko itxura hartzen dute, haizearengandik babeste aldera.

8. Ezkerretara, bidexka bat utziko dugu. Handik joz gero, harkaitzetaraino iritsiko ginateke. Gorantz begiratu eta, uneoro, kaioak ikusiko ditugu gure gainean hegan.

9. Komunak eta harraskak dauden tokira iritsiko gara. Faroaren parean gaude. Haren atzean,aterpe txiki bat eta mahai batzuk.Artea,gurbitzak,ereinotzak, intsusak, lizarrak... dira inguru horretako landareak.

10. Faroaren eskuinaldean dauden eskaileretan behera egin. Pikondoen eta itsasoaren usainen nahasketa goxoa sumatuko dugu.

11. Irlaren beheko aldetik egingo dugu aurrera. Badia ohikoa ez den ikuspuntu batetik ikusiko dugu, aurrealdetik hain zuzen. Azkenik, ontzira-lekura joan eta han txalupa hartu eta kaira itzuliko gara.Hemen amaitzen da ibilbidea.




Badia nola sortu zen?

Badiaren gaur egungo itxura prozesu geologiko askoren emaitza da, denboran zehar paisaia moldatuz joan diren prozesuena. alegia.

Karboniferotik (320 mila urte) Eozenora (45 mila urte) doan garaia jalkitze garaia izan zen. Gero, Pirinioen orogeniak jalkin horiek altxatu zituen eta lehen lurmutur eta golkoak sortu ziren, errazen higatzen diren kostako aldeetan.

Itsasoko urek, kontinentekoek eta haizeak higadura eragiten zuten, bai eta horrela sortutako materialak arrastatu ere. Bi irla sortu ziren: Santa Klara eta Urgull. Itsaslasterrek ekarritako harea pilatuz joan zen eta horrela sortu ziren Ondarreta eta Kontxa hondartzak, bai eta Groseko hondartzako dunen hareatza ere.

Urumea ibaiak meandro zabal-zabalak zituen Kontxa eta Zurriola aldea n eta, hegoaldean, padurak zeuden. Arrastatutako materialak, azkenean, ibaiaren bokalean g.elditzen ziren eta horrela sortu zen tonboloa. Haizeek, mareek, olatuek eta ur-lasterrek materialak pilatzen laguntzen zuten.

XIX. mendean hareatza kolonizatu zen eta eraikinak, harresiak, e.a. eraiki ziren bertan. Hori dela eta. badiaren gaur egungo itxura gizakiak sortua da, neurri batean