euskaraz.net
Kristinaenea

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Donostiako natur ibilbideak »  Kristinaenea

10. Kristinaenea Parkea

Fitxa teknikoa

Luzera: 1.500 m.
Denbora: 30 minutu
Zailtasuna: Txikia.

Interesa
Paisaiaren aldetik: Tartekoa
Geologiaren aldetik: Txikia
Botanikaren aldetik: Handia
Faunaren aldetik:Txikia

Urte garaia:
Urte osoa.

Oharrak
Ibilbide hau botanikaren ikuspegitik da interesgarria, batik bat. Zuhaitz desberdinak ikusiko ditugu, haien artean nabarmenena, Libanoko zedro bat, Euskadiko zuhaitz berezien zerrendan dago, haren tamaina eta ederragatik.

Abiapuntua
Parkeko ate nagusia (Mandasko Dukearen pasealekuan).




1. Eskuineko bidetik joango gara, parkearen beheko partetik. Bi alboetara,zuhaitz ugari, likenak dituzte. nak: indigaztainondoren bat, likidanbarrak, magnoliak, astigarrak, e.a. Ezkerrera utziko dugu gorantz doan pista.

2. Parkearen bukaeran, beste sarreratik hurbil dagoen bidexkan . gora egingo dugu. Zuhaitzen erroak lur gainean azaltzen hasita daude. Eskailera batzuen ondoren, bihurgune batera iritsiko gara.

3. Aintzira batera ailegatuta, anatido desberdinak ikusiko ditugu: basahatea, ahate mandarina, paita arrunta,e.a. Toki egokia da gida baten laguntzaz hegaztiak ezagutzeko eta zer jaten duten eta nola bizi diren ikusteko.

4. Eskuinean, gora egingo dugu Mandasko Dukearen jauregiraino. XVIII. mendean eraiki zen, Mundaiz finkan. Finka muino baten gainean zegoen eta penintsula txiki baten itxura zuen (Urumeak itsasoratu baino lehen egiten duen azken meandroak sorturiko penintsularena, hain zuzen).
Ezkerrean,lehen aipatutako Libanoko zedroa eta sekuoia batzuk.

5. Jauregiaren atzealdetik igaroko gara.

6. Behean,eskuinean, Urumea ibaia. Garai batean, ibaia bideratu baino lehen,gaur egungo Gros eta Amara auzoak itsasoko urak hartutako padurak ziren.

7. Biribilgune batera iritsi eta ezkerrean utziko dugu. Han ginkgo polit bat dago. Duela 200 milioi urte baino gehiago bizi zen gimnospermo talde baten fosil biziduntzat hartzen da. Izan ere, gaur egungo ale gazteek garai hartako egiturazko osagai kasik eboluzionatu gabeak dituzte oraindik ere. Hurrena, behera doan harrizko bidea hartuko dugu.

8. Zubixka bat igaro eta sarrera nagusiraino jaitsi. Bide osoan barna, ereinotz ugari.

9. Sarreran gaude. Bertan,parketxo bat dago, kulunkak eta guzti. Hemen amaitzen da ibilbidea.









Ereinotza



(Laurus nobilis)

Zuhaitz honek, normalean, ez du izaten 10-12 metro baino gehiago.

Adaburu trinko erregularra du. Oinarritik bertatik adarkatua. Enbor zuzena du eta azal lisoa, grisaxka edo arreska.

Hostoak koska gabeak dira, berde ilunak gainaldean eta argiagoak azpialdean; iraunkorrak dira (hau da, urte osoan berde diraute).

Loreak berde-horixkak edo zurixkak dira. Udaberri hasieran loratzen da. Fruituak oliba txiki baten antza du eta, heldutakoan, beltza da.

Landare termofiloa da eta itsasaldeko sakan umel ospeletan hazten da. Kantauri itsasoko isurialdean,haltzadietan, baso mistoetan eta artadi babestuetan bizi da.

Hostoak janarien gozagarri gisa erabiltzen dira eta karminatibo eta urdail bizkorgarria ere bada.