 |
|
 |
 |
|
15. Artikutza: naturaren babesa
|
|
Fitxa teknikoa
Luzera: 7 km.
Denbora: 2 ordu.
Zailtasuna: Tartekoa.
Interesa
Paisaiaren aldetik: Handia
Geologiaren aldetik: Txikia
Botanikaren aldetik: Tartekoa
Faunaren aldetik: Handia
Urte garaia:
Noiznahi joan daiteke, baina neguan elurra egon daiteke eta horraino heltzea nekeza gerta daiteke.
Oharrak
Joan aurretik baimen idatzia eskuratu behar da Donostiako Udaleko Ur Zerbitzuan (tel.: 943 481 030).
Abiapuntua
Errenteria igarota (Iruneko bidean) Lartzabal biribilguan eskuinetara joko dugu, Astigarragarantz. Iturriotz auzotik Oiartzunera joango gara. Bianditz gineraino igoko gara. Hortik Exkaxera helduko gara (Guardaren Etxea); Artikutzara jaisteko.
|
|
1. Artikutza herrian, zubia zeharkatu eta ezker San Agustin kapera utziko dugu Aldapan gora joango gara.
2. Bidegurutzera helduta, ezkerretara joango gara (eskuineko aldapak aterpetxeraino eramango gaitu). Zidor bazterretan batez ere konifero exotikoak aurkituko ditugu. Metalezko hesia zeharkatuko dugu.
3. Urtegi parean bide eroso batetik ibiliko gara. Oraindik zuhaitz eta arbola exotikoak ikusten dira: haritz amerikarra, Lawson altzifrea... Artikutzan batez ere haritzak eta pagoak egoten dira, edozein malda gaindituta erraz egiazta daitekeenez.
4. Enubieta erreka gaineko zubia zeharkatuko dugu.
5. Ezkerretik Pagolleta mendi lepora igo
|
gaitezke. Aurrera eginda, Usanbelarretako erreka gaineko zubia zeharkatuko dugu.
6. Pistatik pixka bat urrunduz gero, ezkerretara Lamiputzuko leizea dago, baita teileria beten aurriak ere.
7. Ezkerrean Antsazuloko koba dago.
8. Eskuinean urtegia aurkituko dugu, ia-ia osorik bistan. Zortea izanez gero, eta urtaroen arabera, uretako hegaztiak ikusiko ditugu, batez ere basa ahate eta antzarak. Eskuinetatik zeharbidez herrira helduko gara bost minututan. Zeharbidea erabili ezean, Lawson altzifreek hesitutako pistatik egingo dugu aurrera, ezkerrean Urdallue erreka utzita.
9. Artikutza berriro ere. Ibilbidea amaitu da.
|
|
|
Artikutza, naturaren babesa
|
Artikutza 3.700 hektareako esparrua da eta Donostiako Udalerriarena da 1919 urteaz geroztik. Haran estu batzuek osatze dute, malda aldapatsuek zedarriturik, inguruan hainbat gain eta gailur: Berdabio (250 m.), Arainburu (1.054 m.), Bianditz (840 m.), Izu (829 m.), Beltzuntze (818 m.) eta Loitzate (1.048 m.), besteak beste.
Artikutzako etxaldean Enobietako urtegia dago. Bertara isurtzen dute ura Enobieta eta Erroiari ibaiek zein hainbat errekastok. Ibai sare horrek ura isurtzen du Añarbe ibaira, eta hau Urumearekin elkartzen da.
Artikutzan klima hezea eta epela da, eta hainbat ekosistema hartzen ditu, isurialdeen eta altueraren arabera.
|
Nabarmena da pagadia, hezetasunari oso ondo eusten dionez gero, bere baitan hartzen baititu hainbat anfibio: arrabio, uhandre, apo arrunta, basoko igel gorria... Baina horrelakoa ez daude bakarrik, adarrez adar ibiltzen dira txepetxa, amilotxa, kaskabeltza... are gabiraia, aztorea eta beste harrapari batzuk ere. Ugaztunetatik ere bada: satitsuak, muxarrak, orkatzak, basakatua, basurdea...
Pagoak ez ezik, haritz kanduduna, haritz amerikarra, laritza, izeia, Lawson altzifrea eta beste hainbeste zuhaitz ere bada.
Ez da bitxia gizakiaren eskuaren hondarrak aurkitzea. XIV. mendean, esaterako, 4 ur burdinola jarri zituzten: Artikutza, Goizarin, Elama eta Urdallue. Ondorioz, ikazkinek gogotik jardun izan zuten eta horren ondoren txarrak nabari-nabariak izan ziren basoetan, nahiz eta egun ia guztiz suspertuta dauden.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |