euskaraz.net
Aholku txiki batzuk ibiltariarentzat

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Donostiako natur ibilbideak »  Aholku txiki batzuk ibiltariarentzat

Aholku txiki batzuk ibiltariarentzat

Bide bat egin behar dugunean, derrigorra da inguruarekin bat egitea eta ibili garen arrastorik ere ez uztea. Horregatik, komeni izaten da:

Plastikozko poltsa bat hartzea, sortzen dugun zaborra bildu eta bota behar den ontzira botatzeko.

Ez markatzea arbola-enborrak eta ez hartzea ez lorerik ez landarerik.

Behar ez den hotsik ez egitea, animaliak izutu egiten ditugulako.

Arropa eta oinetako erosoak janztea. Bide luzexeagoren bat egin nahi izanez gero, jateko eta edateko zerbait ere hartu egin behar da.

Prismatiko batzuk eta gidatxo bat eramatea ere ez da txarra.

Koaderno txiki bat hartzea ere ondo etortzen da, noiz zer ikusi dugun eta ikasi duguna edo gogoan hartzeko modukoa iruditu zaiguna apuntatzeko.

Eta ez ahaztu ingurua errespetatu egin behar dugula: denona delako, erraza delako errespetatzea eta ikaragarri balio duelako. Denok irabaziko dugu kasu egiten badiogu; guk gaur eta ondorengoek bihar .