Mugi! kirol aldizkaria


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria

Mugi! kirol aldizkaria


Mugi 69


Mugi 68


Mugi 67



Mugi 66


Mugi 65


Mugi 64



Mugi 63


Mugi 62


Mugi 61



Mugi 60


Mugi 59


Mugi 58



Mugi 57


Mugi 56


Mugi 55



Mugi 54


Mugi 53


Mugi 52



Mugi 51


Mugi 50


Mugi 49




Mugi 48


Mugi 47


Mugi 46




Mugi 45


Mugi 44


Mugi 43




Mugi 42


Mugi 41


Mugi 40




Mugi 39


Mugi 38


Mugi 37




Mugi 36


Mugi 35


Mugi 34




Mugi 33


Mugi 32


Mugi 31




Mugi 30


Mugi 29


Mugi 28




Mugi 27


Mugi 26


Mugi 25




Mugi 24


Mugi 23


Mugi 22


















Euskararen Udal Patronatuak MUGI! Donostiako kirolzaleentzako aldizkaria aurkeztu berri du. Aldizkaria hilabetero izango da kalean eta 15.000 ale banatuko dira ikastetxe, kiroldegi, kirol elkarte, aisialdi elkarte, kultur etxe, gazte leku eta Donostiako beste hainbat leku publikotan.

Gure aisialdiaren zati handia hartzen du kirolak; gero eta gehiago dira kirola egiten dutenak edota kirolaren inguruko grina dutenak. Besteak beste, interes hori asetzeko asmotan sortu du MUGI! Euskararen Udal Patronatuak Kiroletako Udal Patronatuaren laguntzaz. Horrekin batera, irakurleek kiroletako berriak euskaraz jasotzeko ohitura hartzen joatea da helburua. Horrelaxe jasotzen du gainera, Euskararen Plan Orokorrak, kiroletako euskarazko hedabide baten sorreraren beharra azpimarratuz.

Kirola gustuko duen oro izan da gogoan astekariaren zortzi orrialdeetan, baina kirolari eta kirolzale gazteen interesak eta ekarpenak izango ditu batik bat hizpide aurrerantzean.

MUGI!k kirolari eta kirolzale gazteengana iritsi nahi du, izan ere, hauen behar eta
ekarpenak zokoratuta gelditzen baitira maiz, kirol jarduera profesionalaren itzalean.

Oso hedatuak ez dauden kirolen eta aurreneko urratsak egiten ari diren kirolarien berri izatea ez da erraza izaten nahiz eta horiek garrantzi handiko ekarpenak egin. MUGI!k horiexei emango die lehentasuna, nahiz eta kirolari ospetsuen berri ere emango den.

Informazio praktikoa eskainiko da, gainera. Horixe egin da, esaterako, aurreneko alerako hautatutako negu kutsuko kirolekin. Horrez gain, emozio eta esperientzia berriak eskain ditzaketen kirolei eta ohiko zirkuituetatik at daudenei ere arreta berezia eskainiko zaie hainbat erreportajeren bitartez. Bitxikeriak eta kontu ezezagunak deskubritzeko aukera ere izango da.

Aldizkariak gainera, kirol eragile eta zaletu guztien parte hartzea bultzatu nahi du, horrela, kirol elkarteek, federazioek, ikastetxeek edo, oro har, irakurleek kirolaren inguruko oharrak edo berriak argitaratu nahi izanez gero, zabalik izango dituzte aldizkariaren ateak.

Donostiako kirolzaleentzako aldizkaria