![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
| Hartu trasteak eta segi elurretara! | |
|
Onenean dago eski denboraldia eta, aurtengoa elur urtea denez, luze joko du oraindik. Eskia ez da kirol merke-merkea, baina ondo organizatuz gero ez da ezinbestekoa sekulako dirutza gastatzea elurraz eta eskiak ahalbidetzen dituen emozioez gozatzeko. Eskiatzea ez da jada gutxi batzuen kirola. Gero eta jende gehiago aritzen da, eta 2001/02 denboraldian, adibidez, ia bost milioi eta erdi bisitari izan zituzten Espainiako eski-guneek. Eskia, gainera, etengabe ari da aldatzen, eta azken urteetan modalitate berri asko asmatu dira. Iraupen eskia eta eski alpinoa ez dira jada eskiatzaileek dituzten aukera bakarrak eta gazteek, gehienbat, nahiago dituzte beste modalitate «zirraragarriago» batzuk. Modalitate bat edo beste aukeratu, oso garrantzitsua da zenbait gauza kontuan hartzea: eskiatzen hasi aurretik gorputza ondo prestatzea, ekipo egokia aukeratzea –adi, egokiena ez baita beti garestiena– eta, pistan zaudenean, kontuz ibiltzea. |
|
|
Historia apur bat
Ez pentsa, ordea, eskia atzo goizeko kontua denik. Gizakiak aspaldi asmatu zituen elurraren gainean ibili ahal izateko tramankuluak. Antzinako historialari greziarrek ere aipatzen dituzte elur gainean ibiltzeko larruak, patinak eta oinetako bereziak. Ezagutzen diren lehenengo eskiak, alabaina, Suedia eta Finlandian egin omen zituzten orain dela 4.000-5.000 urte. Luzeak, kurbatuak eta larruz estalitakoak ziren. |
|
Kirol moderno gisa XIX. mendean hasi zen praktikatzen eskia Norvegian, eta berehala hedatu zen Eskandinavia osoan. Lehenengo eski probak ere Norvegian egin ziren 1850 urte inguruan, eta lehenengo eski elkartea ere herrialde horretan eratu zen. XIX. mende amaieran, berriz, eski alpinoa eta iraupen eskia bereizi egin egin ziren. Eski alpinoa 1936an sartu zen Neguko Joko Olinpikoen barruan. Egun garrantzi handia duen eta urtero jokatzen den eski alpinoko Munduko Kopa, berriz, nahiko berria da, 1967an sortu baitzen.
Horiek guztiak eskiaren inguruko datu historiko batzuk baino ez dira. Beste kontu bat da, ordea, eskia kirol bezala ulertzea. Zaila al da eskiatzea? Behar al da dohain berezirik horretarako? Erantzuna erraza da: ez. Eskiatzen hasteko ez da inolako dohain berezirik behar, eta adin guztietako jendeak egin dezake kirol hori. Hala ere, hobe da txikitan edo gaztetan hastea. Ikastaroa egitea komeni da Gaztetxo asko eta asko lagun edo ezagun batek animatuta joan ohi dira estreinako aldiz eskiatzera, eta normalean bakoitzak ahal duena egiten du lehen eskialdi horretan. Ez dute ikastarorik egiten, eta bakoitzak bere kabuz eskiatzen du. Baina hori ez da komenigarria, gaizki ikasteko arrisku handia baitago; bizioak hartzeko arriskua, hain zuzen. Oso kirol teknikoa da eskia, eta hasieran ondo ikasiz gero etorkizunean eskiaz gozatu ahal izango da. Horretarako, alabaina, ezinbestekoa da hasieran irakasle egokiarekin ikastea, teknika ondo menderatzeko. Ondoren, gainera, eskian edo gaur egun modan dagoen snowboarden aritzea errazagoa izango da. Gazteok oso gogoko duzuen snowboarda 1943an Sherman Poppen estatubatuarrak sortu zuen elur gainean ibiltzeko ohol bat da, eta gazte askok nahiago dute modalitate hau bi eskiak baino. Naturaz gozatu eta patxada handiagorekin ibili nahi duenak ere hor du iraupen-eskia. Ibilbide ikusgarriak egin daitezke azken modalitate honen bidez eta, kontrakoa dirudien arren, oso kirol gogorra izan daiteke. Kontuan izatekoak Behar bezalako prestaketa fisikoa, arropa egokia eta norberaren mailaren araberako pistetan eskiatzea oso garrantzitsua da kirol hau egiten hasi aurretik. Baina are garrantzitsuagoa da federatu txartela eskuratzea. 46 euroren truke, Europako edozein eski-gunetako pistaren batean istripuren bat izanez gero, txartel horren aseguruak istripua izan duzun lekutik zure etxerako bidea errazten du, erabat. Eskian, kirol guztietan bezala, lehentasuna du segurtasunak. Hori guztia betetzen baduzu, lasai asko joan zaitezke eskiatzera, ikastetxearekin, familiarekin edota lagunekin. Ekipoari dagokionez, hasiberria bazara, probatu eskia ezer erosi aurretik. Arropa ezagunen batek utz diezazuke, eta ekipoa alokatu egin dezakezu. Horrela, besteak beste, tamaina eta mota desberdineko eskiak eta botak probatu ahal izango dituzu, eta horrela jakingo duzu, erosi aurretik, zein den zuretzat egokiena. Izan gainera kontuan ekipoaren osagai garrantzitsuenak –eskiak baino garrantzitsuagoak– botak eta fijazioak direla, horiek bermatzen baitute gehienbat segurtasuna. Eta pistara heldutakoan, hasiberria edo eskiatzaile trebea izan, ez egin astakeriarik, arren. Zure segurtasuna ez ezik, gainerako eskiatzaileena ere badago jokoan. Beraz, ez eskiatu pistetatik at, ibili soilik zure mailara egokitutako pistetan, egin kasu seinaleei eta izan kontuan eskia gozatzeko kirola dela. Ez areagotu zure jarrerarekin eskiatzaile gazte ugarik duten fama txarra. Eta zangoak ez ezik, erabil ezazu burua... Eski-guneetako nobedadeak Astún: lau lagunentzako teleaulki berria. Kafetegia eta elur artifiziala sortzeko sistemaren hobekuntza. Candanchú: Elur artifizialeko pista berria. Aparkalekua eta elur artifizialaren ekoizpena handitu ditu. Formigal: gauez eskiatzeko aukera ematen du eski-gune honek. Elur artifiziala sortzeko kainoiak automatizatu ditu. Panticosa eta Cerler: Panticosa eski-gune familiarra da bere 14 erremonte eta 38 pistekin. Cerlerko eski-gunea asko hazi da azken urteetan. Valdezcaray: azken urteetan 5.000 milioi pezeta inbertitu ditu berrikuntzetan. Aurten, hiru teleaulki eta teleski bat estreinatu dute. Luz Ardiden: pista berri bat eta lehen aldiz joaten direnentzat hobekuntzak. La Mongie: Lau lagunentzako teleaulkia eta pista berria. Frantziako Pirinioetako eski-gune handiena da. Piau Engaly: Sei lagunentzako teleaulkia eta bost pista berri. Bere zabaltze-egitasmoarekin aurrera darrai. St. Lary-Soulan: bi teleaulki berri eta 2.400 metroko alderdian elur kanoi gehiago jarri dituzte. Gourette: La Glaciere izeneko pista berria eta eski-kanoi gehiago jarri dituzte. |
| Merke Eskiatzeko Aukerak |
|
|
|
Jon Garcia (23) eta Salvador Vallejo (16) euskal patinaje artistikoaren oraina eta geroa dira. Gogor entrenatzea da bien sekretua.
| >>> | |
|
Sergio de Lis (16) Espainiako txapeldunorde suertatu zen iaz pistan. Txirrindulari profesional bilakatzea da donostiar gazte honen ametsa.
| >>> | |
|