Sorlekua: Donostia.
Adina: 24 urte.
Altuera eta pisua: 1,77 m. eta 67 kg.
Kluba: Atlético San Sebastián.
Familia: Arantxa eta Karlos ditu gurasoak, eta Maddi 20 urteko ahizpa gazteagoa du.
Ikasketak: Ingurumen Zientziak. Tolosako ingurumen enpresa batean dabil lanean.
|
Bilakaera: Espainiako txapeldun pista estalian (2000tik 2003ra) eta Espainiako txapeldun atari zabalean (2003). Luzera jauziko Espainiako txapeldun pista estalian, junior mailan (1997). Otsailera arte, bere esku izan zen pertika jauziko Espainiako errekorra (4,45 metro). Dana Cervantes andaluziarrak jarri du marka berria (4,46 metro).
Aktore: Goenkalen, baina bere burua ez du aktore lanetan ikusten.
|