ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Mugi 10 2004/03

Naroa Agirre
Grinatsua eta jatorra
Abuztuan izateko aukera handiak ditu pertika- jauzilari donostiarrak. Goi mailan aritu arren, kirolariaren atzean dagoen pertsona baloratzen duela azpimarratu du. Beti irribarretsu, euskal emakume kirolarien artean erreferentzia garrantzitsuenetako bat da. Bere ametsa zein den? «Domina olinpiko bat lortzea».

Sorlekua: Donostia.
Adina: 24 urte.
Altuera eta pisua: 1,77 m. eta 67 kg.
Kluba: Atlético San Sebastián.
Familia: Arantxa eta Karlos ditu gurasoak, eta Maddi 20 urteko ahizpa gazteagoa du.
Ikasketak: Ingurumen Zientziak. Tolosako ingurumen enpresa batean dabil lanean.

Bilakaera: Espainiako txapeldun pista estalian (2000tik 2003ra) eta Espainiako txapeldun atari zabalean (2003). Luzera jauziko Espainiako txapeldun pista estalian, junior mailan (1997). Otsailera arte, bere esku izan zen pertika jauziko Espainiako errekorra (4,45 metro). Dana Cervantes andaluziarrak jarri du marka berria (4,46 metro).
Aktore: Goenkalen, baina bere burua ez du aktore lanetan ikusten.


s.s.
Atletismoa duela 90 urte heldu zen Donostiara eta Gipuzkoara; orduz geroztik, kilometro asko egin dituzte gure atletek.
| 4 >>> |

s.s.
Kirolaren alde atsegina eta ludikoa lantzen duen Barandiaran Lizeoa kirol teknikari harrobia ere bada.
| 6 >>> |