|
Atari zabaleko kiroldegia
|
|
Kirol jarduera asko egin daitezke mendian: lasaiak, bihotza saltoka jartzen duten jarduera zirraragarriak, hasiberrientzat egokiak, prestakuntza fisiko eta tekniko berezia behar dutenak... Mendia, batez ere, atari zabaleko kiroldegi erraldoia da, edonoren gustuetara egokitzen dena.
Mendian bertan zein toki itxietan –rokodromoetan, alegia– edozein urtarotan praktika daitezke mendiari atxikitako kirol jarduerak. Gero eta luzeagoak eta eguzkitsuagoak diren egunek, hala ere, bereziki animatzen gaituzte naturan murgiltzera, eta horrexegatik eskaini diogu MUGIren zenbaki hau mendizaletasunari.
Aukera aniztasuna denez mendizaletasunaren ezaugarrietako bat, aukera horietako pare bat landu ditugu bereziki lau kirolari donostiar gazteren eskutik. Eskaladaz aritu gara Elur San Sebastian eta Olatz Telletxearekin eta munta handiko ekimenez mintzatu zaizkigu laster Gasherbrumerako bidean izango diren Raquel Perez eta Willy Barbierrekin.
Guztiek gauza bera esan digute: mendizaletasuna jarduera fisiko soila baino gehiago da. Eta denak bat etorri dira agian harrigarria gertatuko zaizuen ideia azpimarratzerakoan: zangoek eta besoek garrantzi handia dute mendian, baina horiek baino askoz garrantzitsuagoa da burua. Izan ere, aurrez aurre naturaren indarra duen mendizaletasunak arriskuak ere baditu, baina ondo prestatuz gero murriztu daiteke istripu arriskua.
Irakur, hortaz, esan digutena, eta anima zaitezte mendiaz gozartzera. Guztiok aurkituko duzue zuen tamainako jardueraren bat.
|
|
Gazteen artean, zale gehien dituen mendi modalitateetako bat eskalada da. Hori dela eta, tarte berezia eskaini diogu.
| 4 >>> |
|
|
Pakistango Gasherbrum mendian dituzte begiak jarrita Raquel Perez eta Willy Barbier mendizale donostiarrek.
| 7 >>> |
|
|
| |
 |
 |
|