![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
Hirukote polemikoa |
| Realaren zelai erdiko ezker hegal horrek buruhauste eta polemika ugari eragin ditu aspaldion, zaleen artean batez ere. Javier De Pedroren hutsunea | Igor Gabilondok bete du, eta Jose Javier Barkero ere hor dago utzita, baina zale asko ez dago ustura. Hona hemen, bakoitzaren zenbait datu. |
|
|
|
|
Javier De Pedro Kirol ibilbidea: 1993/94 denboraldiaz geroztik egundaino Realaren lehen taldean jokatu du.
Realarekin debutatu zuen eguna: 1993ko azaroaren 7a (Realak 1-Lleidak 3).
Internazionala: Bai (12 bider).
Partiduak Espainiako Ligan: 304.
Golak Espainiako Ligan: 45.
Estatistikak 2003-04 denboraldian: 13 partidu jokatu ditu, 839 minutu guztira eta gol bat egin du. Txartel hori bat ikusi du.
|
Igor Gabilondo Kirol ibilbidea: 2000/01 denboraldiaz geroztik Realaren lehen taldean dihardu.
Realarekin debutatu zuen eguna: 2000ko irailaren 9a (Realak 2-Racingek 2)
Internazionala: Ez.
Partiduak Espainiako Ligan: 85.
Golak Espainiako Ligan: 11.
Estatistikak 2003-04 denboraldia: 31 partidu, 2.264 minutu. Bost gol egin ditu. Hiru txartel hori ikusi ditu.
|
Jose Javier Barkero Kirol ibilbidea: Reala (1998-2000), Toulouse (2000-01), Eibar (2000-01), Reala (2001-02), Eibar (2001-02), Reala (2002-03), Reala (2003-04), Poli Ejido (2003-04).
Realarekin debutatu zuen eguna: 1998ko urriaren 25a (Realak 1-Valladolidek 0).
Internazionala: Ez.
Partiduak Espainiako Ligan: 32.
Golak Espainiako Ligan: 1.
Estatistikak 2003-04 denboraldia: 3 partidu jokatu ditu Realarekin, honek Poli Ejido taldeari utzi aurretik.
|
|
Rezolako harrobi oparoa Igor Gabilondo Gipuzkoako harrobi oparoenetako baten azken fruitua da, Rezolako harrobiarena hain zuzen. Añorgako futbol zelaian, ondoren futbolari profesionalak izan diren jokalari asko hazi eta hezi dira, eta horien artean ezagunena Joxe Mari Bakero izan zen. Goizuetan jaiotako aurrelaria Realarekin Ligako txapelduna izan zen, baita Europakoa ere Barcelonarekin.
Halaber, harrobi horretatik atera ziren Igoa anaiak (Silvestre, Juan Cruz eta Antonio), Karmelo Amas, Alkorta... eta geroago etorri ziren Joxe Mari eta Santi Bakero anaiak. Biek Realean jokatu zuten, eta Jon eta Felix beste anaiak Sansen aritu ziren. Añorgan ibili ziren, era berean, Realera heldu ziren beste jokalari batzuk: Patxi eta Arteaga atezainak, Sarriegi, Roteta, Aranalde, Agirre, Bengoetxea eta Cuyami. Igor Gabilondo Añorgako harrobiko azken harribitxia da, beraz. |
Kate motzean Realean jokatu ez bazenu, non ariko zinateke? Inguruko batean: Osasuna, Alaves, Athletic...
Maniarik ba al duzu partidua jokatu aurretik? Ez.
Telebistako saio bat: ETB2ko Vaya semanita edo A3ko Aquí no hay quien viva. Horiekin barre ederrak egiten ditut, deskonektatzeko oso ondo datoz. Aitzitik, prentsa arrosa ardatz duten saio horiek guztiak ez zaizkit batere gustatzen, ezta Gran Hermano edo antzeko realityak ere.
Jokalari bat: Laudrup danimarkarra txikitatik beti gustatu izan zait.
Desio bat: ondorengo urteetan Realean jokatu eta urte lasaiagoak izatea.
Aukera izanez gero, zein emakumerekin gustatuko litzaizuke afaltzera joatea? Charlize Theron aktorearekin.
Bidaiatzeko leku bat: Brasil.
Janari bat: pasta. Batzuetan nazkatuta amaitzen dut hainbeste jaten, baina asko gustatzen zait.
Edari bat: ura.
Film bat: La vida es bella.
Gogoko duzun Donostiako leku bat: Igeldo.
Pertsona batengan gehien baloratzen duzun kualitatea: apaltasuna.
|
|
Añorgako mutil koskorrak entrenatzen |
|
Añorgan hasi zinen jokatzen eta Añorgako futbol eskolan omen zabiltza mutil koskorrak entrenatzen.
Añorgak futbol eskola bat eratu du, alebin mailako talde bat ateratzeko batez ere. Bi entrenatzaile jarri zituzten, eta niri galdetu zidaten ea laguntzeko prest nengoen; eta, hala, baietz esan nien, ahal nuen guztietan joango nintzela. Astelehen arratsaldetan joaten naiz. Gustura al zabiltza zeregin horretan? Umeak asko gustatzen zaizkit, ederki pasatzen dut eurekin, eta beharbada nahiago dut gaztetxoak entrenatu helduagoak baino. 12 urte inguruko mutilekin aritzen naiz. Ondo pasatzen dut, eta hori da kontua. Ez nabil hor neure burua entrenatzaile ikusten dudalako edo. |
Adin horretako gaztetxoei zer irakasten diezu?
Umeak adin horretan zirikatzaile samarrak dira, euren artean batik bat. Hainbat eta hainbat beste batzuk baino trebeagoak dira, eta askotan elkarri adarra jotzen diote, modu txarrean zenbaitetan. Ni hori guztia saihesten ahalegintzen naiz. Ikusi egin behar da adin horretan urtebetean zenbat ikas dezaketen. Umeekin duzun tratu horretan, Realekoa izatea aldekoa al da? Denetarik dago. Hasieran errespetu handia zidatela nabaritu nien umeei, baina hori berehala apurtzen saiatu nintzen, beste lagun bat bezala hartzea nahi nuen. Orain beharbada adarra dezentetan jotzen didate: ‘Zein txarrak zareten’ eta halakoak sarritan entzun behar izaten ditut. |
|
|