ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Mugi 12 2004/05

Apaltasunaren arrakasta
Zaleen jomuga izan da aurten Igor Gabilondo Realeko futbolaria. De Pedroren lekua bete du, eta bien arteko konparaketak kalte egin dio Aņorgako jokalari gazteari. Gabilondok, ordea, polemika eta kritikei entzungor egin die, eta berezkoa duen apaltasunarekin, isil-isilik lana erruz eginez, Realean tokia izatea lortu du. Bakero, Bengoetxea, Roteta eta beste batzuen bidetik, Aņorgako harrobi agortezinaren azken fruitua da. Orain, gainera, bertako futbol eskolan dihardu gaztetxoei irakasten.

Nor da?

Sorlekua: Donostia (Aņorga).
Adina: 25 urte.
Altuera eta pisua: 1,84 m. eta 77 kg.
Taldea: Reala.
Realarekin debutatu zuen eguna: 2000-9-9 (Santanderko Racingen aurka).
Irabazteko grina: ume koskorretan Aņorgarekin hondartzan eta
futbol zelaian jokatzen hasi zenetik, ia partidu guztiak irabazten zituen.
Desio bat: ahal izanez gero, Realean amaitzea futbol ibilbidea.
Mikel Aranburu, Xabi eta Mikel Alonso, Zuhaitz Gurrutxaga eta Barkero ditu Realeko adiskide onenak.

Ukaezina da gazteei emozio handiak gustatzen zaizkiela; orain, parapente eta urpekaritza ikastaroak egin ditzakete.

| 4 >>> |
Xakeak milaka urte izateaz gain, milioika jarraitzaile ditu. Gu Leire eta Iņigorekin izan gara.

| 6 >>> |