![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
Atenasera | begira |
|
| Kirola da, noski, Joko Olinpikoen osagai nagusia, baina kirolaz gaineko mila bitxikeria daude Joko Olinpikoen edizio guztietan. Egun munduan antola daitekeen jarduera konplikatuena | Olinpiada bat omen da. Milaka lagun elkartzen dira, eta milaka gauza izan behar dituzte kontuan antolatzaileek... Hainbat bitxikeria bildu ditugu zuentzat orrialde hauetan. |
Aurreneko aldiz, Atenasen Joko Olinpikoen historian, gauza asko Atenasen gertatu dira lehen aldiz. Hain zuzen ere, aro horretako lehen Jokoak hiri horretan egin ziren. Baina aurten ere badira aurreneko aldiz Atenasen gertatuko diren hainbat gauza...Su olinpikoak aurten korrituko ditu lehen aldiz Hego Amerika eta Afrika eta, aurreneko aldiz, munduari bira eman eta sortu zen tokira, Atenasera alegia, itzuliko da su hori. Kirolei dagokienez, emakumeen borroka aurten izango da lehen aldiz kirol olinpiko, orain arte gizonezkoek hartzen baitzuten soilik parte modalitate horretan. Eskriman ere aurreneko aldiz izango dute emakumeek sable modalitatean parte hartzeko aukera. Teknikak, hain justu, nobedade ugari ekarriko ditu: boxeo borroketan, lehen aldiz, kamera bat arduratuko da puntuak zenbatzeaz, eta web gune ofizialaren bidez egongo da eskuragarri Jokoetako egunkari ofiziala aurrenekoz. Eta batzorde berberak antolatu ditu, estreinakoz, Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak. |
Zenbat jaten dute
Lehengaiak ez ezik, langileak ere erruz beharko ditu eskari horri aurre egiteko. Egun horietan munduko sukalde handiena izango den sukalde olinpikoan, hain justu, 17.000 langile ariko dira lanean, eta sukalde eta jangela horietatik 55 tona zabor aterako dituzte egunean. Kontuan izan behar da, gainera, kultura eta erlijio askotako parte-hartzaileak bilduko direnez ezinbestekoa izango dela horien eskakizunetara egokitutako menu bereziak prestatzea.
|
Atzera begirako kontuak Joko Olinpiko guztiek utzi dituzte historiarako pasarte bitxiak. 1932 urtera arte, dominak emateko ez zen aparteko zeremoniarik egiten. Urte hartan Los Angelesen egin ziren Jokoetan erabili zen estreinakoz podiuma.Londresen 1948 urtean egin ziren jokoetan janaria arazo larria izan zen. II. Mundu Gerra amaitu berria zen, eta errazionamendua zegoen indarrean. Hortaz, kirolariek etxetik eraman behar izan zuten janaria Olinpiadetara. 1920an, Anberesko Joko Olinpikoetan, Harry Prieste atleta estatubatuarrak Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren bandera ofizala lapurtu zuen, estadioan zegoena alegia. 60 urte geroago, Sydneyko jokoetan, berak itzuli zion bandera batzordeari. 1972 urtean Munichen egin ziren jokoak bereziki tristeak izan ziren, atentatu baten ondorioz 17 lagun hil baitziren, horien artean Israelgo hamaika atleta. 34 orduz etenik egon ziren jokoak, baina Jokoei berriro ekitea erabaki zuten, eta sekulako kirol lorpenak heldu ziren hurrengo egunetan. |
Beste zenbait kontu bitxi Edizioz edizio areagotu egiten da Joko Olinpikoetan parte hartzen duten kirolari eta ordezkarien kopurua eta, horrenbestez, gero eta zailagoa da horiei guztiei ostatu ematea. Atenasen, ohikoa den Hiri Olinpikoa eraikitzeaz gain, ur gaineko hotelak ere paratu dituzte bisitari guztiak hartu ahal izateko.Horrez gain, aparteko ahalegina egin dute uda partean izugarri beroa izan ohi den hiria zertxobait freskatzeko. Besteak beste, milioi bat zuhaixka, 290.000 zuhaitz eta 11 milioi landare landatu dituzte. Boluntario kontuetan ere errekorrak txikitu ditu Atenasek, 160.000 eskari jaso baitituzte. Eta inprimakie dagokienez ez dira atzean geratu, 4 milioi eta erdi dokumentu bidali baitira Greziatik 202 herrialdetara. Orotara, 55 tona paper. Paper ugari gastatuagatik, ekologiaren inguruko kezka ere badute trafikoaren kontura sekulako kutsadura pairatzen duen Atenasek. Hori dela eta, Jokoen babesleetako bat den Hyundai auto fabrikatzaileak ehunka auto elektriko jarri ditu antolatzaileen esku.
|
|
|