ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Gipuzkoarrak olinpiadetan

Atenasen lehiatutako kirolari olinpiar gipuzkoarrak



Eva Mirones

Sorlekua: Pasai Donibane.
Adina: 28 urte.
Kirola: arraunketa (scull bikoitza).
Emaitza: finalaurrekoetan sartu zen Teresa Masekin batera, baina ez zuten lortu finalerako sailkatzea. B finalean bosgarren geratu ziren.
Ion Belaustegi

Sorlekua: Donostia.
Adina: 25 urte.
Kirola: eskubaloia.
Emaitza: Espainiako selekzioa zazpigarren sailkatu zen.
Final- laurdenetan Alemaniak kanporatu zuen, luzapenen ostean penaltietan galdu eta gero. 18 gol egin zituen guztira.


Esme Lopez

Sorlekua: Pasai Antxo.
Adina: 25 urte.
Kirola: eskubaloia.
Emaitza: . Final-laurdenetan Ukrainaren aurka galdu ondoren, seigarren geratu zen Espainiarekin. Esmek 7 gol sartu zituen, orotara, Atenasko Olinpiar Jokoetan.
Susana Fraile

Sorlekua: Zumarraga.
Adina: 26 urte.
Kirola: eskubaloia.
Emaitza: Espainiako selekzioko jokalari onentsuena izan zen Atenasen, nahiz eta azkenean sari handirik lortu ez. Zumarragakoak 19 gol sartu zituen guztira.


Ainhoa Murua

Sorlekua: Zarautz.
Adina: 26 urte.
Kirola: triatloia.
Emaitza: bere estreinako Olinpiar Jokoetan, gustura azaldu da zarauztarra Atenasen egindako lanarekin. 24. amaitu zuen bere proba.
URREZKO DOMINA

Iker Martinez
Sorlekua: Hondarribia.
Adina: 27 urte.
Kirola: bela (49er klasea).

Xabier Fernandez
Sorlekua: Ibarra.
Adina: 28 urte.
Kirola: bela (49er klasea). Emaitza: Bikotea faboritoa zen irabazteko, eta ez zuen hutsik egin.


Naroa Agirre

Sorlekua: Donostia.
Adina: 25 urte.
Kirola: pertika-jauzilaria (atletismoa).
Emaitza: 4,40 metroko jauzia eginda seigarren geratu zen eta diploma olinpikoa erdietsi zuen atleta donostiarrak.
Maider Telleria

Sorlekua: Donostia.
Adina: 31 urte.
Kirola: belar-hockeyko jokalaria.
Emaitza: laugarren Olinpiar Jokoak zituen, eta bere agurrean ezin izan zuen garaipen bat bera ere lortu Espainiarekin.


Maider Luengo

Sorlekua: Donostia.
Adina: 24 urte.
Kirola: belar-hockeyko atezaina.
Emaitza: Madrilgo Club de Campo taldean diharduen atezain honek estreinako Olinpiar Jokoak zituen. Etorkizun oparoa du.

ZILARREZKO DOMINA

Asier Maeztu


Sorlekua: Donostia.
Adina: 26 urte.
Kirola: pistako txirrindularia.
Emaitza: azkeneko Munduko Txapelketan hirugarren sailkatu ostean taldekako jazarpen proban, Olinpiar Jokoetan emaitza bera erdietsi du.