|
Amaren
haserrealdiengatik
izan ez balitz...
Idolo, eta apur bat estutzen bagaituzue, jainko ere bihurtu da Hicham El Guerrouj atleta bere herrialdean, Marokon. Atenasko Olinpiar Jokoetan, 1.500 eta 5.000 metroetan urrezko dominak eskuratu ondoren, zerua zapaldu du afrikarrak. Olinpiar Jokoek zorte txarra ekarri izan diote orain arte: Atlanta 96an erori egin zen eta Sydney 2000n Noah Ngeny kenyarra nagusitu zitzaion; Atenasen, ordea, mendekua hartu dio. Palmares mamitsua du eta, besteak beste, munduko azken lau txapelketak irabazi ditu (1.500 metroetan).
|
Aljeria ondoan jaioa.
Berkane izeneko Mediterraneoko portu batean jaio zen duela 30 urte, Aljeriako mugan ia-ia.
Kirolari bakarra.
Bost anaia ditu, aitak jatetxe bat du eta El Guerrouj bera da familia osoan kirola egiten duen bakarra.
Futbol atezain ohia.
Gaztetxoa zenean futbol atezaina izan zen, baina etxera beti arropak zikin-zikin eginda zituela etortzen zenez, amak futbola uzteko agindu zion. Eskolako irakasle bat ohartu zen atletismorako dohainak zituela, eta krosean nahiz 5.000 metroko lasterketetan korritzea aholkatu zion.
Alari errezoka.
Musulman petoa da eta garaipen bakoitzaren ostean, pistan bertan belaunikatu eta Alari errezatzen dio. Egunero errezatzen du eta Ramadan garaian baraualdia egiten du .
Idoloak.
Ezaki Badou (futbol atezain ohia) eta Said Aouita korrikalari txapeldun handia izandakoa dira bere idoloak, biak ala biak marokoarrak.
Atletismoa uztear.
Hassan II.a Marokoko erregea izandakoa biziki miresten zuen. Errege horrek mediku alemaniar bat kontratatu zuen, eta horri esker gainditu duen El Guerroujek gaitz arraro bat. Gaixotasun horrengatik ia atletismoa uztear izan zen.
Ezkondua.
Iaz ezkondu zen Rabaten 18 urteko unibertsitario batekin.
Saritua.
Príncipe de Asturias sari garrantzitsua jaso du oraintsu.
|
|
|
|
|
| |
 |
 |
|