|
Altzako Institutua DBH 4.
|
1- Zer da Olinpiar Jokoetatik gehien gustatu zaizuna?
2- Kirolari gipuzkoarren lana jarraitu al duzu hurbiletik?
|
|
|
Alvaro Bajo
15 urte
1- Hipika jarraitu dut, zaldiak asko gustatzen baitzaizkit. Aitak zaldi bat du
eta Donostiako hipodromora lasterketak ikustera joaten naiz ahal dudan guztietan.
2- Pixka bat. Iker Martinez eta Xabier Fernandezek belan urrea lortzea ikaragarria da.
|
Aizea Rodriguez
15 urte
1- Igeriketa sinkronizatua
asko ikusi dut. Txundituta geratzen naiz egiten dituzten mugimenduekin; oso ikusgarria da, eta udan igerilekuan aritu naiz pixka bat horretan.
2- Ez dut gehiegi jarraitu gipuzkoarren lana, baina badakit bi gipuzkoarrek urrea lortu dutela belan.
|
Ander Mujika
16 urte
1- Mikel nire klasekideak bezalaxe, saskibaloi torneoa gertutik jarraitu dut. Espainiako selekzioak maila bikaina erakutsi zuen, azkenean zorte handirik izan ez zuen arren.
2- Pixka bat, baina gehienek bezala belako bi gipuzkoarren lana, batez ere. Urrea eskuratzea gauza handia izan da bientzat.
|
|
|
|
Jone Acosta
17 urte
1- Gizonezkoen gimnasia artistikoa eta emakumeen gimnasia erritmikoa. Erritmikoan ibilitakoa naiz, baina zaharregia nintzela eta utzi beharra izan nuen.
2- Ez dut gehiegi ikusi, baina jakin badakit Naroa Agirre seigarren geratu zela pertika-jauzian, eta belan ere primeran ibili zirela bi gipuzkoar.
|
Mikel Guillorme
16 urte
1- Saskibaloia. Institutuan beti saskibaloian aritzen naiz. Espainia baina batez ere Pau Gasolen jarraitzailea naiz.
2- Naroa Agirre ederki ibili zen pertika-jauzian, eta ezusteko diploma ere eskuratu zuen. Belan urrezko domina lortu zutela ere badakit, nahiz eta nik ez dudan proba hori ikusi.
|
Aida Tejedor
15 urte
1- Gimnasia erritmikoa izan da gehien ikusi dudana. Horixe izan da Atenasko Olinpiar Jokoetan ikusi dudan kirol bakarrenetakoa; ikusteko politena zen, dudarik gabe.
2- Egia esanda, ez dakit kirolari gipuzkoarrak zer moduz ibili diren;
ez naiz haien arrastoaren atzetik ibili.
|
|
WWW
|
Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Hasi, datorren hileko galderei erantzunez!
|
DATORREN
HILEKO
INKESTA
|
1- Bazenekien Donostiak goi mailako saskibaloi talde berri bat duela?
2- Uste duzu etorkizunean Donostiak ACB ligan talderen bat izateko aukerarik baduela?
|
|