![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
Mendi orientaziorako hastapen ikastaroa
Azaroaren 13 eta 14rako orientazio ikastaroa antolatu du Gipuzkoako Mendi Federazioak. Izen-emateak eta argibide gehiago: Gipuzkoako Mendizale Federazioa Tlf: 943-461440. Fax: 943-474574. Bestalde, Club Vasco de Campingek haurrentzako irteera antolatu du Nafarroako Saioa tontorrera (1.418 metro) urriaren 24rako. Argibide gehiago: Club Vasco de Camping (943-271866, info@vascodecamping). |
|
Superkrosa, nazioarteko motor ikuskizun bikaina
Teléfonica Movistar Nazioarteko Superkrosaren seigarren edizioa egingo da Donostiako belodromoan, azaroaren 6an. 125 cc eta 250 cc-etako motor lasterketa bikainak ikusi ahal izango dira, baita Freestyle jauzien lehiaketa ikusgarria ere. Modalitate horretako Europa eta munduko espezialista onentsuenez gozatu ahal izango da belodromoan, eta hortxe izango dira, esate baterako, Ronnie Renner eta Edgar Torronteras. |
|
Eski denboraldiko nobedadeak
Urteroko hitzordu klasikoa da Exponieve azoka Donostian, eta aurtengoan ere ez du hutsik egingo. Azaroaren 5etik 7ra izango da zabalik Kursaal jauregian, eta Espainia, Frantzia nahiz beste herrialde batzuetako eski-guneei buruzko informazio zabala eskainiko zaizue: nobedadeak, prezioak, arropa eta materialari buruzko informazioa... Eskiatzailea bazara, beraz, ezin duzu hutsik egin erakusketa konpleto honetan. |
|
|
Flash batean |
|
AURREKO HILEKO IRUDIA
Kontxako Bandera Astilleroko traineru txapelduna eta bertako arraunlariak Donostiako kaira iritsi zirenean, festa eta eromena nagusitu ziren bertan. Donostiako Bandera askatu gabe, arraunlariek bainu ederra hartu zuten zaleen ‘txapeldunak! txapeldunak!!’ oihuen artean. Aurtengoan ere jendetza ikaragarria bildu den estropada honetan. |
|
DATORREN HILEKO IRUDIA
Behobia-Donostia 4.400 gipuzkoar, mugaz bestaldeko 3.700 lagun, bizkaitar eta nafarrak ia 1.000, 355 arabar, kanadar bat, beste ingeles bat... 11.227 korrikalarik hartu zuten parte 2003ko Behobia-Donostia maratoi erdi herrikoian. Aurten azaroaren 7an izango da eta, mugarik jartzen ez badute behintzat, litekeena da kopuru hori gainditzea. Hasi al zara prestatzen? |
|
|