|
Bruesa Gipuzkoa Basket da gizonezkoen mailan Gipuzkoak duen talderik garrantzitsuena, guztien artean maila gorenean dabilena. Hortik behera eginez, EBA Ligan Atlético San Sebastián taldea dabil, eta LEB2 Ligara igotzeko aukera ematen duten play-offetan sartzea da bere helburu nagusia.
Dena den, Bruesa Gipuzkoa Basketekin batera, Hondarribia-Irun da Gipuzkoak duen beste punta-puntako saskibaloi taldea. Emakumezkoena da eta Espainiako saskibaloiko maila gorenean dago, Emakumeen Ligan hain zuzen ere. Mendibil izenarekin aritu zen iaz, eta aurten, beste izen batekin bada ere, iragan denboraldiko maila bera edo hobea azaltzea espero du Helena Cardoso
|
entrenatzaile brasildarrak zuzentzen duen taldeak. 2003-04an laugarren postuan sailkatu ziren eta horrek Fiba Europako txapelketan jokatzeko aukera eman zien. Baina zoritxarrez, lehiaketa horretan aritzeko behar den dirua ez dute lortu, eta horrenbestez, Europan jokatzea beste denboraldi baterako utzi beharko dute.
Aurtengo Hondarribia-Irun taldearen helburua iazko emaitza hobetzea da. Olinpiar Jokoetan aritu diren hiru jokalari dituzte taldean –Begoña Gracia eta Marina Ferragut espainiarrak eta Polimnia Saregkou greziarra–; baita ligako jokalari altuena ere. Andres Csaszar hungariarra da eta bi metro luze da. Leire Aranburu eta Rakel Delgado dira taldeko bi jokalari gipuzkoar bakarrak.
|