 |
|
 |
 |
1- Bazenekien Donostiak goi mailako saskibaloi talde berri bat duela?
2- Uste duzu etorkizunean Donostiak ACB Ligan talderen bat izateko aukerarik baduela?
|
|
|
|
Julen Zapiain 14 urte
1- Bai, Bruesa Gipuzkoa Basket izena du, eta taldeko bazkide egin naiz. Hasierako partida guztiak irabazi dituzte, eta momentuz behintzat ezin hobeto dabiltza. Nik uste LEB 1era igotzeko aukera handiak dituztela.
2- Aukera handiekin ikusten dut, eta bost bat urtetan ACB Ligan jokatzeko moduan izan daiteke.
|
Ainhoa Basterra 13 urte
1- Ez nekien puntako talde berri bat zegoenik Donostian. Aurten hasi naiz saskibaloian
jokatzen, eta momentuz behintzat oso gustura nabil.
2- Bilbon eta Gasteizen ACB Ligako taldeak badituzte, Donostiak ere izan dezake berea, ezta? Hori lortzeko zenbat denbora beharko duen ez dakit, ordea.
|
Ander Larretxea 14 urte
1- Bruesa da aurten LEB 2an ari den Donostiako talde berria. Bere partidarik ez dut ikusi oraindik. Nik Hernaniko taldean jokatzen dut saskibaloian joko-antolatzaile postuan.
2- Donostian ez dago behar adina mailarik ACB bezalako liga indartsu batean aritzeko. Atzerritar asko beharko lirateke.
|
|
|
|
Ainhoa Retegi 15 urte
1- Egia esaten badizut ez nekien aurten goi mailako saskibaloi talde berri bat atera zenik Donostian. Inoiz jokatu izan dut saskibaloian, baina ez dut gehiegi jarraitzen.
2- Ez dakit, baina zergatik ez? Beste hiri batzuetan lortzen badute, zergatik ez du bada lortuko Donostiak?
|
Mikel Agirre 14 urte
1- Ez nekien talde on berri bat sortu zenik Donostian. Saskibaloizalea naiz, Orixeko taldearekin jokatzen dut joko-antolatzaile modura, baina ez nekien talde berria zegoenik.
2- Egunen batean lortuko du onenen artean sartu eta ACBn aritzea, eta ziur orduan jokalari donostiarren bat ere izango dela taldean.
|
Nerea Irazustabarrena 14 urte
1- Saskibaloia gustukoa dut, batzuetan lagun artean aritu naiz, baina ez nekien Donostian goi mailako talde berri bat zegoela.
2- Dena dela, urte batzuen buruan punta-puntan ibiltzeko aukerak ikusten dizkiot, eta jokalari gipuzkoarrek bertan egongo diren itxaropena dut.
|
|
WWW
|
Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Hasi, datorren hileko galderei erantzunez!
|
DATORREN
HILEKO
INKESTA
|
1- Izotz gainean egiten diren zenbat kirol ezagutzen dituzu?
2- Horietako bat praktikatu al duzu inoiz? Edo gustatuko al litzaizuke probatzea?
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |