Hitzorduak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 15 2004/11 »  Hitzorduak

Flash batean



AURREKO HILEAN

Hiru Hondartzetako Krosa
Lasterketa herrikoien gorakada agerian geratu zen Donostiako Hiru Hondartzetako Krosean. Parte-hartzaile asko bildu zen irteeran, eta azkenean 1.317 korrikalarik lortu zuten helmugara iristea. Haizeak gogor jo zuen, eta Kamel Ziani gizonezkoetan eta Rosi Talavera emakumezkoetan nagusitu ziren.
DATORREN HILEAN

Donostia Hiria Sofbol Txapelketa
Atlético San Sebastián, Orioko Bate Bizkorrak, Nafarroako selekzioa, Frantziako Gironde, Italiako Grosseto eta Asturiasko San Lázaro taldeek hartuko dute parte Donostia Hiria areto barneko sofbol txapelketan. Abenduaren 17tik 19ra jokatuko da Egiako kiroldegian. Kirol hau gehiago ezagutzeko aukera ona izango duzue.


Hitzorduak



Naturan orientatzen jakiteko GPS ikastaroa
GPS ikastaroa antolatu da azaroaren 20 eta 21erako. Argibide gehiago nahi izanez gero: Gipuzkoako Mendizale Federazioa (Tlf: 943-461440).


Espezialista onenak Donostiako Superkrosean
Jauziak, txiribueltak, lasterketak... motor ikuskizun paregabea eramango da aurrera azaroaren 6an, arratsaldeko 19:30etan, Donostiako belodromoan.


Gipuzkoako Karate Txapelketa, Lasarte-Orian
Lasarte-Oriako kiroldegian jokatuko da azaroaren 7an, kadete eta juniorren Gipuzkoako Karate Txapelketa. Eskularruak jarrita ariko dira lehia bizian gaztetxoak.


Bigarren eskuko mendiko materiala
Urtero lez, Vasco de Camping Elkarteak aurten ere bigarren eskuko eski eta mendiko materialaren azoka antolatuko du bere egoitzan azaroko azken astean (Iparragirre kalea 8, Donostia).
Mendian seguru ibiltzeko ikastaroa
Mendian norberak bere burua hobeto babesteko ikastaroa antolatu da azaroaren 9 eta 10erako. Argibide gehiago nahi izanez gero: Gipuzkoako Mendizale Federazioa (Tlf: 943-461440).