|
Modan jartzen ari omen da zenbait eski-estaziotan. Mendiko bizikleta batekin elurreko pistetatik jaistean datza, 80-100 kilometro orduko abiaduran. Prestakuntza fisiko ona eta abilezia handia behar da, jakina, kirol honetarako. Eskarmentu handia dutenentzat baino
ez da gomendagarria.
|
Eskia eta parapentea uztartzen dituen modalitatea izan arren, eskiatzea baino gehiago hegan egitea da. Izan ere, eskien bidez hegan egin ahal izateko nahikoa abiadura lortzen da maldan behera. Kite-surfinga antzekoa da, eta oinetan surf-oholaren antzeko tramankulu bat jarri eta kometa batek mugiaraziko zaitu.
|