Izotz hockeya


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 16 2004/12 »  Izotz hockeya

Jon Mikel Zubeldia

Txuri Urdineko jokalaria

«Azaro amaieran, debuta egin nuen Txuri Urdineko lehen taldearekin Madrilen»


Nor da?
Izena : Jon Mikel Zubeldia.
Sorlekua : Donostia.
Adina : 14 urte.
Kirola : izotz hockeya.
Ikastetxea : Santo Tomas Lizeoa.


«Izotz hockeya kontaktu fisiko handiko kirola denez,

lehia handia izatea normala da»



Zure inguruan kirol ezaguna izan al da betidanik izotz hockeya?

– 17 urte ditut orain eta 7rekin hasi nintzen izotz hockeyan jokatzen. Gurasoen bitartez heldu nion kirol honi, eta ordutik hockeyan jarraitzen dut, eta gustura gainera. Lau adiskide hasi ginen garai hartan izotz hockeyan eta horietatik hiruk segitzen dugu. Hala ere, 12 edo 13 urterekin jendeak kirol hau utzi eta betikoetara jotzen du (futbola, saskibaloia...).

Telebistan ikusi izan ditugu jokalariak pistan borrokan. Inoiz ibili al zara horrela?

– Bai zera! Europan eta Espainian bertan ere, ordea, ikusi izan da borrokarik. Kontaktu handiko kirola denez, ‘pike’ edo lehia handiak izatea ez da harritzekoa. Dena den, AEBetako borrokaldiak askoz gogorragoak dira; han partidak gelditu egiten dituzte, eta jokalariak euren artean joka hasten dira boxeoan bezala; denak –epaile, jokalari eta ikusleak– begira geratzen zaizkie.

Espainiako selekzioarekin aritzeko lehen hautaketan sartu zaituzte 20
urtez azpiko Munduko Txapelketan. Halakorik espero al zenuen?

– Abenduaren 13tik 19ra jokatuko da txapelketa Puigcerdán, Katalunian. Duela bi urte, 18 urtez azpiko selekzioak ere deitu ninduen baina ezin izan nuen joan, eta ea oraingoan Mundialean jokatzen dudan. Lehen hautaketa horren barnean nago, eta ikusiko dugu azkenean txapelketan aritzeko aukera dudan.

Txuri Urdineko talde nagusian jokatzea al da zure helburua?

– Hala zen, eta zorionez, helburu hori bete dut azaro amaiera aldean debutatu bainuen Txuri Urdineko lehen taldearekin. Madrilen izan zen, eta abiadura aldetik, batez ere, alde handia sumatu nuen. 30 urteko jokalarien aurka jardun nuen, eta kontaktu fisikoan ere hori nabaritzen da, baina ez da hainbeste ere.

Izotz hockeya alde batera utzita, neguko beste kirolen batean aritzen al zara?

– Aragoiko Astungo eski-estaziora joaten naiz lagunekin snowboard egitera, eta beste zenbaitetan Frantziako Pirinio aldera. Asko gozatzen dut snow egiten.






Aurrekoa| |Hasiera| |Hurrengoa