|
Antigua-Luberri ikastetxea
|
1-
|
Izotz gainean egiten diren zenbat kirol ezagutzen dituzu?
|
|
2-
|
Horietakoren bat praktikatzen al duzu?
|
Lide Caballero
15 urte
|
Leire Citores
15 urte
|
Beñat Urkola
15 urte
|
|
|
|
1- Patinaje artistikoa eta izotz hockeya.
2- Txikitan patinaje artistikoa egiten nuen, kirol honen inguruko udako
ikastaroetan parte hartzen nuen, eta aurten berriro ere hasiko naiz praktikatzen. Eski alpinoa ere asko gustatzen zait.
|
1- Izotz hockeya, patinaje artistikoa eta curlinga.
2- Curlinga egiten ikusi izan dut, baina egia esan, ez da gehiegi erakartzen nauen kirola, nahiago dut patinaje artistikoa. Txikitan egiten nuen, eta telebistaz ikustea ere gustatzen zait. Noizbait eski alpinoa ere egin izan dut.
|
1- Curlinga, patinaje artistikoa eta izotz hocekya.
2- Izotz hockeyan jokatzen dut duela sei bat urtetik, asko gustatzen zait, eta aurrera begira ere horretan jarraitzeko asmoa dut. Curlingean ere behin ibili nintzen, eta egia esan, kirol zaila iruditu zitzaidan.
|
Maider Aranburu
15 urte
|
Paul Barandiaran
15 urte
|
Imanol Peña
15 urte
|
|
|
|
1- Patinaje artistikoa eta izotz hockeya.
2- Ez dut inoiz horietako kirolik praktikatu serio samar, baina izotz hockeya probatzeko gogo handia dut. Snowboarden ere aritzen naiz Panticosan, Formigalen edo Frantzia aldeko eski-estazioetan.
|
1- Izotz hockeya eta patinaje artistikoa.
2- Txuri Urdinen ibiltzen naiz patinatzen, baina izotz hockeya egitea gustatuko litzaidake. Snowboarden eta eski alpinoan ere jarduten dut urtero eski-estazio ezberdinetan.
|
1- Izotz hockeya eta patinaje artistikoa.
2- Lagunekin izotz hockeyan jokatu izan dut tarteka, eta patinajean ere ibilitakoa naiz, baina ez serio-serio. Txuri Urdin izotz jauregira sarritan joaten naiz adiskideekin patinatzera.
|
|
WWW
|
Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Hasi, datorren hileko galderei erantzunez!
|
DATORREN
HILEKO
INKESTA
|
1- Zer gustatuko litzaizuke gertatzea, kirolaren esparruan,
urte berri honetan?
2- Eta zure buruari helbururen bat ezartzen al diozu aurtengorako?
|
|