Pistako modalitateak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 17 2005/01 »  Pistako modalitateak

Pistako modalitate nagusiak



Keirin
Txirrindulariak motor berezi bat jarraitu behar izaten du. Motorrak bere atzealdean arrabol edo rodillo bat izaten du, eta txirrindulariak bere aurreko gurpila hari itsatsita ipintzen du ia. Izan ere, motorrari itsasita joatea komeni da, bestela aireak txirrindularia bat-batean geratuko luke-eta. Hala, motor gidariaren eta ziklistaren artean sinkronizazio egokia izatea ezinbestekoa da. Zazpi itzuli eman behar dira hala eta amaitzeko 650 metro falta direnean, motorrak pista uzten du.




Banakako jazarpena
Txirrindulari bat pistaren alde batean jartzen da eta beste bat pistaren beste aldean. Aldi berean irteten dira biak eta bata bestea harrapatzen ahalegintzen dira. Oso proba zirraragarria da, eta askotan ia une berean heltzen dira biak helmugara.

Puntuazio lasterketak
Txirrindulari kopuru zehatz bat izaten da aldi berean pistan, eta itzuli jakin batzuen ondoren, parte-hartzaileek esprinta egiten dute. Lehen hiru sailkatuek puntuatzen dute beti, eta txirrindulari batek itzuli bat irabazten badie gainerakoei, hogei puntu ematen zaizkio.

Proba amerikarra
Bikotekako lasterketa da, itzuli kopuru jakin bat burutu behar dute, eta tartean esprintak egiten dituzte. Lehen hiru sailkatuek puntuatzen dute.
Abiadura abiadazko irteerarekin
Bi txirrindularik hiru itzuli ematen dizkiote pistari, baina denbora ez da hartzen azkeneko 200 metrora iritsi arte. Hasieran, ziklistak oso mantso joaten dira (batzuetan ia gelditzeraino), bata besteari so eginez, eta probaren azken zatian ziztu batean abiatzen dira.

Scratch
Esprint bakarra egiten da eta horren araberakoa da sailkapena. Lasterketa berotzeko itzuli bat eman eta gero hasten da, eta azken sailkapen horretan txirrindulariek irabazitako eta galdutako itzuliak aintzat hartuko dira.

Kanporatze lasterketak
Epaileek hala erabakitzen dutenean, txirrindulariak helmugatik igarotzen diren unean kanpaia jotzen diete; itzuli horretan esprinta egin behar dutela adierazten du horrek.