 |
|
 |
 |
Zubiri Manteo ikastetxea
|
|
1- Zer gustatuko litzaizuke gertatzea aurten kirolaren esparruan?
2- Eta zure buruari helbururik jarri al diozu aurtengorako
atal horretan?
|
|
Jokin Iribarren 14 urte
|
Marta Palomo 13 urte
|
|
|
1- Real Madrid Bigarren Mailara jaistea eta Reala Txapeldunen Ligarako sailkatzea. Athletic eta Osasuna Uefa Txapelketan aritzea ere gustatuko litzaidake.
2- Internacional Intxaurrondo futbol taldean jarraitu nahiko nuke, gol batzuk sartu, eta ahal bada, kadeteko Bigarren Mailatik Lehen Mailara igo.
|
1- Emakumezko kirola, futbola eta tenisa adibidez, telebistaz gehiago ematea, ez bakarrik gizonena. Surfa ere gehiago emititzea nahiko nuke.
2- Iaz lortu nuen 60 metroko abiadurako lasterketan egindako marka hobetzea atletismoan, eta horrekin batera, beste modalitateetan ere hobetzen joatea.
|
|
Uxue Perez 13 urte
|
Jon Balenziaga 14 urte
|
|
|
1- Emakumezkoen kirol gehiago eskaintzea telebistatik eta futbol gutxiago; emakumeen kirolak ez du tarte handirik izaten telebistan, eta hori indartzea ondo legoke.
2- Kirol berriak probatzea –surfa adibidez– eta tenisean hobetzen
joatea, ahal bada.
|
1- Telebistan bodyboardaren inguruko pelikula gehiago eskaintzea; asko gustatzen zait bodyboarda eta surfa telebistaz ikustea, baita eskia ere.
2- Txapelketaren batean jokatzea Antiguoko nire futbol taldearekin; kadetetako Ohorezko Mailan dihardut orain.
|
|
Ivan Castillo 14 urte
|
Tania Conde 13 urte
|
|
|
1- Realak Europan jokatzea, Uefan edo Txapeldunen Ligan berdin zait; era horretan atzerriko taldeak Anoetan ikusteko aukera izango genuke.
2-Futbolean Koskas nire taldea kadetetako Lehen Mailatik Bigarrenera ez jaistea; punta erdi lanetan jokatzen dut.
|
1-Kirolari profesional guztiek berdintsu kobratzea. Futbolariei adibidez, gehiegi ordaintzen diete eta hori aldatu egin beharko litzateke.
2-Ez dut helburu finkorik, baina beharbada patinaje artistikoa edo surfa bezalako kirolak ezagutzea gustatuko litzaidake.
|
|
WWW
|
Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Hasi, datorren hileko galderei erantzunez!
|
DATORREN
HILEKO
INKESTA
|
1- Zein da gehien miresten duzun kirolaria eta zergatik?
2- Horretarako aukera izango bazenu, zein euskal kirolari ezagutzea gustatuko litzaizuke?
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |