Hitzorduak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 17 2005/01 »  Hitzorduak

Pagoeta eta ingurunea ezagutzeko ibilbidea
Zarautz eta Aia artean dagoen Pagoeta mendira eta ingurura ibilbidea antolatu du Vasco de Camping Elkarteak urtarrilaren 16rako. Argibideak: 943-271866.


Elgoibarko eta Donostiako nazioarteko krosak
Mugerza Elgoibarko Krosa urtarrilaren 23an izango da eta Donostiakoa, hilaren 30ean. Ohiko izarrez gain, behe mailetako lasterketak ere antolatuko dira.


Ulia mendiko ibilbidea, prest
Vasco de Camping Elkartetik ezagutzera eman dutenez, Ulia mendirako itsasertzeko ibilbidea prest dago, udan zegoen garoa desagertzen joan baita. Klub honek, gainera, ibilbide hori behar bezala balizatu du.
Pista estaliko Euskadiko Txapelketa
Atletismoko pista estaliko Euskadiko Txapelketa jokatuko da otsailaren 5ean, Donostiako belodromoan. Kadete, jubenil eta junior mailako atletak ariko dira lehen jardunaldian. Bigarrena, berriz, otsailaren 19an izango da.


Herri kirol jaialdirako izena emateko epea zabalik
EHUko Gipuzkoako Campusak antolatzen duen herri kirol jaialdirako izena emateko epea martxoaren 1ean itxiko da. Beraz, interesatuok, badakizue.