Xerra bat pare bat arrautzekin prestatuz gero, zoriontsu egingo duzu Mikel Alonso. Halakoxea da Realeko erdilaria: xumea, atsegina eta 24 urteko beste edozein gazte bezalakoxea. Bere anaia Xabi Alonso Liverpoolen dabil; Mikelek naturaltasunez hartzen du bien arteko etengabeko alderaketa; ez omen du sumindu inoiz. Aurten, Realeko ustekabe handienetakoa bihurtu da, zelai erdiko buruzagia, behinola anaia bezala.
Euskal xakelari onenetarikoa da 24 urteko Iñigo Argandoña. Irene Altuna, berriz, Gipuzkoako txapeldun kadetetan. | 9 |
Xabalina-jaurtiketak ez du zale askorik gure artean. Atletismo-modalitate zaila dela azpimarratu digu Koldo Agirre 15 urteko errenteriarrak. | 10 |