Mikelen argazki albuma


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 18 2005/02 »  Mikelen argazki albuma

2005eko otsaila

Umetatik futbolean Jubenilen Errege Kopa
Antiguoko taldearen argazkia da honako hau. Mikel Alonso goian, ezkerretik bigarrena da. Behean, eskuinetik bigarrena, bere anaia Xabi. Antiguokoren eta Celtaren arteko neurketan, Mikel baloiarekin. Errege Kopa jokatu zuen Antiguokorekin, eta finalerdietan, Real Madridek kanporatu zuten.


Sanserekin, Realean lehen pausoak ematen Lehen Mailan debuta
Real B taldean urte batzuk eman zituen Mikelek. Argazkian, Anoeta futbol-zelaian Barbastro taldearen aurkako norgehiagokan. 2001eko apirilaren 22a. Egun horretan debutatu zuen Lehen Mailan, Idiakezen ordez. Valladolidi irabazi egin zioten egun hartan (3-0).


Neska gazteak atzetik segika Numancian, Realak utzita
Mutil ederraren ospea du Mikelek. Zale asko izan ditu atzetik Realean dagoenetik, batez ere neskak. Sarri askotan atzetik izan ditu segika. Iragan denboraldian Numancian jokatu zuen bigarren itzulia. Soriako taldearekin Lehen Mailara iristea erdietsi zuen tolosarrak.