|
Galiziatik hasi eta Euskal Herriraino, aulki finkoko arraunketak tradizio handia du. Garai batean helburu praktikoa zuen, arrantzaleek arraina portura ekartzen baitzuten bateletan. Denborak aurrera egin ahala, ordea, kirol bihurtu zen arraunketa. Hiru ontzi mota erabiltzen dira arraunketa finkoko probetan:
|
|
|
Batelak: martxoan hasi eta apirilean amaitzen da denboraldia. Lau arraunlarik eta patroiak osatzen dute ontzia, eta 2.000 metroko ibilbidea egin behar izaten dute gutxi gorabehera.
|
Falucho: zortzi arraunlariz eta patroiaz osatutako ontzia, lema du, 370 kilo pisatzen du gutxienez eta 8 metroko luzera du. Valentzia aldean lehiatzen dira batez ere faluchoekin.
|
|
|
Trainerillak: apirilaren amaieran hasi eta maiatzaren hondarrera arte irauten du trainerilla denboraldiak. Sei arraunlari eta patroia aritzen dira ontzi hauetan, eta egin beharreko ibilbidea 3.500 metrokoa izan ohi da.
|
Llagut català: Katalunian erabiltzen duten ontzia da, eta bi modalitatetan lehiatzen dira: sei arraunlari eta patroiarekin edo zortzi arraunlari eta patroiarekin. Gutxienez, 340 kilo pisatzen du ontziak, eta 7,5 metroko luzera du.
|
|
|
Traineruak: ekainaren hasieran hasi eta irailaren amaiera arte izaten da traineru denboraldia. Arraunketa finkoko modalitate nagusia da, eta jendea erruz erakartzen du, irailean antolatzen den Kontxako Banderak, batez ere.
|
Holandako estropadak: XVII. mendean, arraunketa finkoko estropadak egiten ziren jada Holandan, eta egun ere burutzen dira. Arraunlariek eta patroiak osatzen dute lemadun ontzia, eta hango estropaden ezaugarria ibilbide luzekoak izatea da. Harlingen eta Terschelling herrien artekoa da egiten den garrantzitsuena, eta ontziek 33 kilometro egin behar dituzte. Antigualeko ontziak erabiltzen dituzte.
|
|
Aulki mugikorra
1900. urteko Joko Olinpikoez geroztik, kirol olinpikoa da aulki mugikorreko arraunketa. Euskal Herrian denboraldia urtearekin batera hasi eta uda partean amaitzen da. Estropaden luzera 2.000 metrokoa da senior, jubenil eta kadeteentzat. Infantilek, berriz, 1.000 metro egin behar izaten dituzte. Neskek, halaber, distantzia berberak egin behar izaten dituzte.
Ontzi batzuetan, arraunlari bakoitzak bi arraunekin aritu behar du, eta beste batzuetan bakarrarekin. Egin beharreko ibilbideari bizkarra emanez aritzen dira arraunean arraunlariak. Hankekoa deitzen dena, ababorrekoa nahiz istriborreko arraunlaria izan daiteke, gainera.
Ontzi guztiek dute lema, baina ez lemazaina. Lemazaina duten biko-outriggerretan, brankan etzanda joaten da. Bi ontzi mota daude: iolak eta outriggerrak. Ontzi sendo eta astunak dira iolak, eta hasberriei arraunean irakasteko edo itsasoko estropadetan bakarrik erabiltzen dira normalean. Outrigerrak, berriz, skiffa eta scullak ez diren ontziei esaten zaie.
Horrez gain, hainbat kategoria daude arraunketa olinpikoan:
Skiff modalitatea: arraunlari bakar batek bi arraun erabiltzen ditu. Lemazainik gabekoa (1).
Binako bikoa (scull bikoitza):
bi arraunlari bina arraunekin eta lemazainik gabe (2x).
Binako laukoa (lauko sculla):
lau arraunlari bina arraunekin eta lemazainik gabe (4x).
Lemazain gabeko bikoa:
bi arraunlari arraun banarekin eta lemazainik gabe (2-).
Lemazaindun bikoa:
bi arraunlari arraun banarekin eta lemazaina (2+).
Lemazaindun laukoa:
lau arraunlari arraun banarekin,lemazainik gabe (4+).
Lemazain gabeko laukoa:
lau arraunlari arraun banarekin eta lemazainik gabe (4-).
Zortzikoa: zortzi arraunlari arraun banarekin eta lemazaina (8+).
|
|