Txirrindulari profesional berriak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 20 2005/04 »  Txirrindulari profesional berriak

Aurten debutatu duten gipuzkoarrak

Joseba Agirrezabala

Sorlekua : Anoeta.
Adina : 22 urte.
Taldea : Paul Versan-Andalucia.
Iruzkina : 23 urtez azpiko Espainiako txapeldun izan ondoren iragan urtean eta aurten profesionaletara jauzi egiteko eskaintzarik jasotzen ari ez zela ikusita, txirrindularitza uztear izan da anoetarra. Azkenean, ordea, Paul Versan talde andaluziarrak eman dio profesionaletan aritzeko aukera.
Joseba Zumeta

Sorlekua : Aizarnazabal.
Adina : 22 urte.
Taldea : Orbea.
Iruzkina : Serbitzu talde afizionatutatik igo da Aizarnazabalgo txirrindularia. Iragan denboraldian lan ona egin zuen, eta Italiako probetan ere maila ona erakutsi zuen. Afizionatuetan azaldutako maila profesionaletan errepikatzea du helburu Zumetak Orbean.
Iker Leonet

Sorlekua : Oiartzun.
Adina : 21 urte.
Taldea : Illes Balears.
Iruzkina : pertsona irekia, ingeniari izateko bidean da, eta betidanik Banesto edo orain Illes Balears taldearekin korritzearekin amestu izan omen du oiartzundarrak. Leku guztietan defendatzen den txirrindularia da, eta bere ametsa zein den? Tourreko Alpeetako edo Pirinioetako etapa bat irabaztea.
Xabat Otxotorena

Sorlekua : Hernani.
Adina : 24 urte.
Taldea : Orbea.
Iruzkina : Debutarien artean beteranoena da, eta berak aipatu duenez, profesionaletan ikasten eta pixkanaka hobetzen joatea da aurtengo bere helburu nagusia. Orbeak eman dion aukera aprobetxatu nahi du eta lan ona egin profesionaletan jarraitu ahal izateko hurrengo urteetan ere.