Abraham Olano


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 20 2005/04 »  Abraham Olano

Pertsonaia Abraham Olano


Abraham handia

Aitor Gonzalez urretxuarra eta Joseba Beloki lazkaotarra dira beharbada une honetan txirrindulari gipuzkoar aipagarrienak. Baina horietako inork ez du, oraingoz behintzat, Abraham Olanoren palmares oparorik. Anoetan jaiotako txirrindulari honek 2002an utzi zuen txirrindularitza profesionala.


Hirugarren semea : Guillermo eta Marisol ditu gurasoak, eta Jon eta Guillermoren atzetik etorri zen Abraham mundura. Bere ondoren jaio ziren Andoni, Igor eta Bakarne. Hainbeste seme-alaba dauden familia guztietan bezala, dirua ez omen zuen sobera Olano familiak.

Lehen taldea : aita afizionatu-mailako txirrindularia izan zen, eta Abrahamek lehen bizikleta urdina izan zuen; 9 urterekin Oriako Txirrindulari Taldean eman zuen izena gurasoei ezer esan gabe.

Lehen garaipena : Tolosako Olinpiada izenekoan erdietsi zuen lehen garaipena txirrindulari gisa.

Ikastolako autobusari segika : gaztetxoa zela, Tolosako Laskorain ikastolako autobusari jarraituz entrenatzen zen (3 kilometro joanekoan eta beste 3 kilometro itzuleran).

Sufrimendua : 1981ean ziklo-kroseko Munduko Txapelketa egin zen Tolosan, eta ekitaldi hark markatu zuen Abraham.
Txirrindulari suitzar baten sufrimendu-aurpegiak hunkituta utzi omen zuen.

Ipurtandia : ipurtalde handiak omen zituela-eta, inork ez omen zuen fitxatu nahi profesionaletan.

Emaztea, oinarrizkoa : Karmele Zubillagarekin ezkonduta 1994tik, bere ordezkaria ere izan zen. Emazteari esker, bost urtetan 15,5 kilo bota zituen Abrahamek, maldan gora hobeto ibiltzeko.

Talde profesionalak : CHCS, Clas, Mapei, Banesto eta Once.

Palmaresa : Espainiako Txapelketa eta Asturiasko Itzulia (1994); Munduko txapeldun Kolonbian errepideko lasterketan eta txapeldunorde erlojupekoan (1995); Atlantako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eta hirugarren Italiako Giroan (1996); Espainiako Itzulia eta Munduko Txapelketa erlojupekoan Holandan (1998); Valentziako Itzulia, Tirreno-Adriatico, Criterium Internacional eta Tourreko etapa bat taldeka (2000).