Inkesta: Ekintza ikastola


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 20 2005/04 »  Inkesta: Ekintza ikastola

Ekintza Ikastola



Inkesta

1- Euskaltel-Euskadiko txirrindulariren batek irabazi al dezake Euskal Herriko Itzulia?
2- Lance Amstrong estatubatuarrak zazpigarren Tourra erreskadan irabaziko al du?


Iker Moreno
14 urte
Iņigo Varela
14 urte
Saioa Roman
14 urte
1- Iban Mayo oso txirrindulari ona da, mendirako dohain handiak ditu, eta agian aurten, iaz bezala, Euskal Herriko Itzulia irabaz dezake.

2- 2004ean Tour kaskarra egin zuen Mayok, baina aurten Amstrongi lan handiagoa emango dio, Haimar Zubeldiaren laguntzarekin.
1- Gustukoena Iban Mayo dut, mendian ezin hobeto ibiltzen delako. Iaz Tour oso txarra egin zuen, mononukleosiak jota, gaixo zegoelako, baina aurten zerbait garrantzitsua egin dezake.

2- Ez, zaharrra dago jada, eta nik uste, Ullrich alemanak irabaziko duela.
1- Iban Mayo da onena, eta aurten ere Euskal Herriko Itzulian lan handiak eman ditzakeela iruditzen zait.

2- Baietz esango nuke; puntako txirrindulari gehiago ere izango dira, baina, nik uste, zazpigarrena irabazteko bera dela, hasieran, faborito nagusia.


Javi Perez
15 urte
Itziar Culla
13 urte
Eider Mora
15 urte
1- Iban Mayo eta Samuel Sanchez asko gustatzen zaizkit, eta bietakoren batek edo biek Euskal Herriko Itzulian lan ona egin dezakete.

2- Ez. Nire ustez, CSC taldeko Ivan Basso da faborito. Bera, Euskaltel-Euskadi eta Liberty taldeak elkartu egingo dira Amstrongen aurka joateko.
1- Iban Mayo da gogoko dudan txirrindularia,eta aurten ere Euskal Herriko Itzulia irabazteko aukerak ikusten dizkiot.

2- Agian, bai, baina ustekaberen bat egon daiteke aurten. Joseba Belokik zer egiten duen ere ikusi egin beharko da.
1- Iban Mayo oso txirrindulari ona da, eta Euskal Herriko Itzulian aurten ere faboritoen artean izango da.

2- Ez dakit. Nire ustez, Amstrongen eta Mayoren artean egongo da garaipena aurtengo Tourrean.