Hitzorduak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 20 2005/04 »  Hitzorduak

Hitzorduak


Urnieta-Adarramendi mendi lasterketa

Urnieta-Adarramendi-Urnieta mendi-lasterketa jokatuko da apirilaren 10ean; 13 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek.
Itsasontzien gida-baimena ateratzeko ikastaroa

Gipuzkoako Bela Federazioak antolatu du, eta apirilaren 7an hasiko da. Argibide gehiago, federazioan bertan. Tel.: 943453767, bela@federazioak.gipuzkoa.net
Uretako Motorren proba garrantzitsua Zarautzen

Uretako motorren Freeride estiloko Munduko Txapelketako proba jokatuko da apirilaren 15etik 17ra Zarautzen. Munduko 48 espezialista onenak lehiatuko dira.
EHUko Futbol 7 Udaberriko Torneoa

Euskal Herriko Unibertsitateak bertako ikasleentzat antolatzen dituen txapelketen barruan, Udaberriko Futbol 7 Torneoa jokatuko da apirilaren 25etik 29ra, Donostiako Berioko futbol-zelaian.
Orientazio-ikastaroa Andoainen

Apirilaren 13, 14 eta 16an egingo da orientazio-ikastaroa Andoaingo Adarra mendian. Argibide gehiago, Donostiako Vasco de Camping Elkartean, 943592730 edo 615704847 telefonoan (Jaime Eguzkiza).