Flash batean


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 20 2005/04 »  Flash batean

Flash batean


JOAN DEN HILEAN

Lilaton, emakumeen lasterketa
553 emakumek hartu zuten parte martxoaren 6an Donostian korritu zen Lilatonean. Iazko kopurua gainditu zen, horrenbestez, eta Ane Lasa junior-mailako korrikalaria nagusitu zen bost kilometroko ibilbidean. Atzetik, Mari Sol Martínez eta Lourdes Oiarzabal sartu ziren. 14 urtetik 68 urte bitarteko emakumeak lehiatu ziren.

DATORREN HILEAN

Aulki mugikorreko txapelketa
Otsailean ekin zitzaion aurtengo arraunketako aulki mugikorreko denboraldiari Gipuzkoan, eta maiatzean hitzordu garrantzitsu bat izango dute ontzi gipuzkoarrek. Jubenil eta nagusien mailako Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Orion maiatzaren 28an, 17:30ean. Etxekoak, oriotarrak, izango dira faborito beste behin.