Donostia - Orio


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 21 2005/05 »  Donostia - Orio

Donostia-Orio ibilbide berria


Ibilbidea : Donostia-Orio.
Iraupena : hiru ordu eta laurden gutxi gorabehera.
Luzera : 12 kilometro inguru.
Zailtasuna : txikia.
Donostiatik Oriorako zeharkaldia egiteko ibilbide berria inauguratu zuten Vasco de Camping Elkarteko Jose Maria Soroak eta Astearteroko Ibiltariakeko adiskideek. Kostaldeko Santiago bidearen zati bat da, gainera. Donostiako Ondarreta hondartzako Ezeiza Hotelaren albotik abiatzen da. Erregenea bizitegi-auzoan sartu, eta hor dagoen parketik Balentin baserri-bentara iritsiko gara, alboan Leku Eder Hotela duela. Hortik Buenavista jatetxera joko da. Bere atzealdetik beherantz egiten duen errepidea hartuko da. Ines Etxea, Aitztoki... Marabieta aldeko bidegurutzea hartu eta Vaqueria modernotik Benta Alegreko bidearekin bat egingo da. Ameztitik pasatuko da bidea, eta Jaundegi Aundi eta Txiki, Belabieta Azpi eta Lusarbe baserrietatik igaro eta gero, Munietan geratuko gara. Hor errepidea berreskuratuko dugu, San Martingo baselizara helduko gara, eta handik, San Nikolas elizatik, Oriora iritsiko gara. Ibilbide osoan landa-gunean gabiltza, eta tartean baserri interesgarri asko ezagut ditzakegu. Ez du galbiderik, altuera-aldea ere oso txikia da eta ondo seinaleztatuta dago. Galtzeko arriskua dagoen puntu gutxi dago, baina horietan ere karteltxo bat dago Orioko bidea adierazten duena.