 |
|
 |
 |
|
Orientazioa
|
|
|
Indartzen ari den kirola da orientazioa, eta horren adibide da Gipuzkoan sortu berri den Norabide Orientazio Taldea. Iparrorratzaren eta mapa baten laguntzarekin, ibilbide jakin bat ahalik eta denbora laburrenean egin behar da.
|
Hiri barruan egin badaiteke ere, orientazioa naturan egiten den kirol interesgarri eta ezberdina da. Orientazio lasterketa edo orientering delakoa mapa eta iparrorratz baten laguntzarekin ibilbide jakin bat ahalik eta denbora laburrenean egitea da. Eta normalean ibilbide hori baso inguruan kokaturik egon ohi da.
|
Orientazioko lasterketak XIX. mendean jaio ziren herrialde eskandinaviarretan, eta horietan, ibilbidean zehar antolatzaileek ezarritako balizak aurkitzea da xedea. Sena, planoa irakurtzeko teknika izatea, ibilbideak marrazten jakitea, eta sasoi onean egotea ezinbesteko baldintzak dira honetan ondo aritzeko.
Mapak proba hauetarako espreski diseinatutakoak dira, eta zehaztasun handiz irudikatzen dituzte errealitateko xehetasun guztiak. Zirkuluen bidez adierazten dituzte mapan, igaro beharreko puntuak. Puntu horietan baliza batzuk daude, eta korrikalari bakoitzak erabaki behar du baliza batetik bestera joateko zein den biderik azkar eta egokiena. Puntu bakoitza mapak agintzen duen ordenean jarraitu behar dira, eta baliza bakoitzetik igarotzerakoan kontrol-txartela zulatu behar da.
Korrikalariak banaka irten eta erlojuaren aurka aritzen dira. Orientazio lasterketa berean ibilbidea ahalik eta bizkorren egin nahi duten eliteko atletak, lasai antzean basotik paseotxo bat egin nahi duten mendizaleekin batera ibil daitezke. Batzuk ahalik eta segundo gehien aurreztu nahian, eta besteak basoko lasaitasunaz gozatuz.
Lasterketa hauek guraso, seme-alaba nahiz aiton-amonak elkartzeko aukera ematen dute. Orientazio modu arruntena egunez eta bakarkakoa bada, badira bestelako modalitateak ere: mendiko bizikletaz, gauez egiten direnak, errelebuka, hiri inguruan egiten direnak, eskiekin, zaldiz edo gurpildun aulki gainean egiten direnak...
|
|
Indarra hartzen ari den kirola
Europan eta Espainian gero eta indar gehiago hartzen ari den moduan, Euskal Herrian ere orientazioak gorakada nabarmena izan du azkeneko urteetan. Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian badira urte batzuk orientazio talde dezente sortu zirela. Gipuzkoan, mendi taldeak ere lan handia egiten ari dira, eta duela gutxi Norabide izeneko orientazio taldea sortu zen lurralde honetan, jarduera horren inguruan zegoen hutsunea bete nahian. Kirol hau ezagutzera emateko asmoz, talde honen estreinako helburua orientazio lasterketen hastapen ikastaroak ematea da.
|
|
Egutegia
Maiatzaren 22a: Ipar Ligako Orientazio proba. Urbasa.
Irailaren 27tik 29ra : Orientazio ikastaroa. Bilbo.
Urriaren 2a : Ipar Ligako Orientazio proba. Urkiola.
Azaroaren 5a : Euskal Ligako gaueko orientazioa. Urkiola. |
|
Orientazioa
Malgutasuna : urteko edozein garaitan eta eguraldi baldintza ezberdinetan egin daiteke. Honetan dihardutenek diote eguraldi txarrarekin kirol hau are eta liluragarriagoa dela.
Era ezberdinetan : mapa eta iparrorratzaren laguntzarekin, edozein tokitan praktika daiteke (mendian edo hiri barruan). Oinez, iraupen-eskiekin edo mendiko bizikletarekin egin daiteke, esaterako.
Probak : esprint izenekoak ordubete inguru irauten du eta maratoi handiek, berriz, bizpahiru eguneko iraupena dute. |
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |