Uretako kirol arrakastatsuena da aspalditik gaztetxoen artean. Eskola kirolaren programaren barnean sartuta, urtero gero eta gehiago zarete surfa ezagutu eta ikasi nahi duzuenak. Aurtengo udan ere hainbat ikastaro antolatuko dira, Surf Federazioaren eskutik nahiz Gipuzkoan dauden surf kluben bitartez.
Surfaren jatorriaren inguruan bi teoria daude. Lehenengoak dio Hawaiien sortu zela. 1770ean James Cook kapitainak irla horretako biztanleak itsasora sartzen ikusi omen zituen enbor batzuen gainean arraun eginez. Hasieran ekitaldi erlijioso gisa egiten omen zuten hori, baina pixkanaka
|
baita turismoa erakartzeko ere, eta halaxe sortu zen kirol gisa. Beste teoria batek, berriz, Perun kokatzen dute surfaren sorrera. Inken aurretiko zeramikazko obra batzuetan argi ikusten da gizaki bat enbor antzeko batean olatu gainean ibiliz.
Kontuak kontu Euskal Herrian indar handia hartu du surfak, eta 1989tik Euskal Herriko Surf Federazioa dago. Surflari aipagarri asko dago gurean: Bizkaian Iker Fuentes eta Acero anaiak, eta Gipuzkoan Hodei Collazo edo Aritz Aranburu, esate baterako. Surfarekin ateratzen dute bizimodua horiek, eta munduko zirkuituko probetan aritzen dira.
|