Cup-en egitaraua


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 21 2005/05 »  Cup-en egitaraua

Ekitaldien egitaraua

Uztailak 3, igandea: Parte hartzen duten taldeen harrera, afaria eta ostatu hartzea.
Uztailak 4, astelehena: Inaugurazio ekitaldia. Lehenengo faseko partidak.
Uztailak 5, asteartea: Lehenengo faseko partidak. Anoeta estadiora bisitaldia.
Uztailak 6, asteazkena: Lehenengo faseko partidak. Izotz jauregian festa.
Uztailak 7, osteguna: Azkeneko faseak (kanporaketak). Ordezkarien arteko partida.
Uztailak 8, ostirala:
Azkeneko fasea (kanporaketak).
Kontsolazioko finalak.
Futbol 7 finalak.
Parte-hartzaileen jaia.
Agur-afaria.
Ordezkarien festa.
Uztailak 9, larunbata: Futbol 11 finalak. Agurra.


Txapelketaren ezaugarriak

Txapelketa irekia; edonork parte har dezake.
Belar natural eta artifizialeko 13 bat zelai.
Maila bakoitzeko gehienez ere 40 talde.
Gutxienez 4 partida jokatuko ditu talde bakoitzak.
Ligaxka eran jokatuko da lehen fasea.
Txapeldunen Liga (taldeko lehenengo eta bigarrenak).
Kontsolazio seriea (taldeko hirugarren eta laugarren sailkatuak).
50 minutuko partidak (25 minutuko 2 zati).
Arbitro federatuak.
Futbol zelaietan sorosleak izango dira.

Mailak
B19: 1986ko urtarrilaren ondoren jaiotako mutilak.
B16: 1989ko urtarrilaren ondoren jaiotako mutilak.
B15: 1990eko urtarrilaren ondoren jaiotako mutilak.
B14: 1991ko urtarrilaren ondoren jaiotako mutilak.
B13: 1992ko urtarrilaren ondoren jaiotako mutilak.
B13: 1992ko urtarrilaren ondoren jaiotako mutilak.
B12: 1993ko urtarrilaren ondoren jaiotako mutilak.
Open: adin mugarik gabeko maila.
B12: 1993ko urtarrilaren ondoren jaiotako mutilak (Futbol 7).
B10: 1995eko urtarrilaren ondoren jaiotako mutilak (Futbol 7).
G: adin mugarik gabeko maila.
G19: 1986ko urtarrilaren ondoren jaiotako neskak.
G16: 1989ko urtarrilaren ondoren jaiotako neskak.
G14: 1991ko urtarrilaren ondoren jaiotako neskak.


2004ko irabazleak

B19: Manchester (Ingalaterra).
B16: Jabac Can Jofresa.
B15: San Gabriel.
B14: Cacereño.
B13: Jabac Can Jofresa.
B12: Antiguoko.
Open neskak: Altzakoak.
G16 neskak: Altzakoak.
G14 neskak: Añorga.
B: Añorga & Antigua.


San Patricio, klasiko bat

Donosti Cup txapelketa jaio zenetik –eta oraindik gaur egun duen oihartzuna inolaz ere ez zuenean– parte hartu izan dute lehiaketan San Patricio ikastetxeko taldeek.


Hala adierazi digu behintzat Rafa Nogal ikastetxe horretako kirol koordinatzaileak. «10-12 bat urte daramatzagu bertan parte hartzen, eta urtero bizpahiru talde ateratzen ditugu».

Nogalek aitortu digu, ordea, ez dutela sekula emaitza entzutetsurik erdietsi. «1996. urtean oker ez banago, txapeldunorde geratu ginen nesketan, baina egia esan behar bada, orduan ez zegoen egun dagoen mailarik, inolaz ere». Alevin eta infantil mailako ikasleekin joaten dira normalean txapelketa honetara. «Abendua aldean hasten gara jada apur bat pentsatzen zenbat talde aurkeztu behar ditugun, baina hortik aurrera, ez dugu mimo berezi batekin prestatzen txapelketa».

Azken urteotan Donosti Cupen maila ikaragarri igo dela nabarmendu digu Rafa Nogalek: «Punta-puntako taldeak etortzen dira, eta ez da erraza irabaztea. Edonola ere, geure ikasleek ikasturte amaierako sari bezala hartzen dute lehiaketa hau, ondo pasatzeko, bestelako asmorik gabe».