Eusko Ikaskuntzak antolatuta, eskola kirolaren inguruko jardunaldiak burutuko dira maiatzaren 26 eta 27an. Gai hau hainbat ikuspegitik eta hizlari ezberdinekin jorratuko da Miramar jauregian: Gipuzkoako eskola kirolaren ibilbidea; ariketa fisikoa, kirola eta osasuna; kirol hezitzailea: balizko onurak eta errealitateko arriskuak; ariketa fisikoaren arriskuak haur eta gazteetan... Eskola kirola bere alde guztietatik arakatuko da jardunaldiotan.
Donostia Hiriko VI. Bela Estropada
Hendaia-Donostia bidea osatu beharko dute belaontziek lehen egunean, eta Kontxako badian ariko dira bigarrenean. Uztailaren 16 eta 17an izango da, eta IMS, IMS Klub eta HM mailatan ariko dira.
Atleta Beteranoen Munduko Txapelketa
Abuztuaren 20tik irailaren 3ra jokatuko da Donostiako Anoeta estadioan Beteranoen Munduko Atletismo Txapelketa. 10.000 atleta baino gehiagok hartuko dute parte.
3x3 belar boleibol txapelketa
EHUko Gipuzkoako Campuseko kirol zerbitzuak hiru jokalari beste hiruren kontrako belar boleibol txapelketa antolatu du. Ibaetako Campusean jokatuko da maiatzaren 9an goizeko 9:30etatik aurrera.